Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
garóta
gatz
gatz. izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira. Ik. gazíttu. gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. gatzían. (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? Ik. gazi-géza. 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.
Gatza. toponimoa. GATZAA. Gatzaga herria. Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. esaera. (Leintz) Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz).
gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.
gatzári, gatzaríxa. (c). izena. GATZAGI. Gatzagia. Cuajo Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr./ Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem. GATZARIXA EMON egiten da. Sin. líar.
gátz-árri, gátz-árrixa. (d). izena. Ganaduei jateko gogoa egiteko txupatzen ematen zaien gatzezko bola.   Bola de sal que se da a chupar al ganado vacuno para abrir el apetito. Gatzarrixa guk ezkiñuan erabiltzen, baiña ganadero aundixak eta bai. Klem.
gátzatu, -o, gátzatua. (a). izena. Mamia.   Cuajada. Ardi esniakin gaztaia, gatzatúa... Bost gátzatu. Don. Azentua bietara.