Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
letxe
líbre
1. letxe, létxia. (b). Genioa, bizitasuna. Arek jaukak letxia! Danak aidian ibiltzen jittuk. LETXE TXAR, letxe txarra. Mala leche. Ik. maláletxe.
2. letxe. Ik. lez.
létxuga, létxugia. (a). izena. . lactuca sativa. Lechuga.
letxuga-kanpae, letxuga-kanpaia. izena. (Antzuola) "Santikutz egunetik (maiatzak 3) Santikutz egunera (irailaren 14) eguerdian jotzen zen kanpaia. Gero urrongo udatzenian, setienbrian amalautik urrongo maietzeko Santikutzak arte, maiatzan irurarte, iru iruko: daun, daun, daun... Eguardixan ori, e! Da udaberrikuai esate jakon letxuga-kanpaia. Orduan etzan letxugia noiznai jaten.
letz. Ik. lez.
léun, léuna. LÉGUN. L Ant. léun, léun. 2. léun, léuna. (c). adjektiboa. De trato suave y dulce. Andereño aura leun askua da umiekin.
léundu. (b). da-du aditza. LEGÚNDU. Alisar(se), suavizar(se). Artuizu ezti puxkat eztarri ori leuntzeko./ Limiakin leundu neban eskulekua. Azen.: leúndu ere bai. Ant. láztu. Ik. lakártu, lisotu.
leungárri, leungarríxa. (d). izena. Leuntzeko balio duena.   Suavizador, suavizante.
leunkeríxa, leunkerixía. (d). izena. Zurikeria.   Lisonja, adulación. Leunkerixia? Ba baten bat engañatzia nai danian ero. Klem./ Zelako leunkerixak eitten dotsala amandriai.
leuntásun, leuntasúna. (c). izena. Suavidad. Arek eztau leuntasun askoik ibiltzen umiekin.
leuntzaille. (Eibar) 1. leuntzaille, leuntzaillia. izena. (Eibar) "Pulidor.   Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña." (SB Eibetno). 2. leuntzaille, leuntzaillia. izena. (Eibar) Engrasador.
lez. (c). juntagailua. (Ubera) LETZ. Legez, bezala, moduan.   Como. Erregian lez bizi aiz./ Tontuan lez engaiñau gaittue. ZEREN LEZ. Baita ZENBAT LEZ, honelakoetan: Zenbat letz etxoin biot?/ Ordu bete lez egon giñan zaiñ. Ez da oso erabilia; mendebal aldera gehiago. komentario 1 Ik. modúan. létxe. (c). juntagailua. Legetxe, bezelaxe. Etxia laga giñuan letxe topau dou. LEZ indartuta. Gehiago entzuten da. Sin. bezélaxe.
léza, lezía. (b). izena. Sima. Akaautako animalixak lezara botatzen zien./ Lezak tapau arren berriz eitten die. Goitik beherakoa da leza, zeharretarakoa kueba.
Lezárrisoro. (b). toponimoa. (Osintxu) LÉZASO. Osintxuko baserri urrinena. Ik. Pikúlitta.
líar, liárra. (c). izena. (Elgeta, Ubera) LIGAR (EIB.), LEGAR. Legarra, gatzagia.   Cuajo, sustancia con la que se cuaja la leche. Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr. Ubera-Elgeta aldera esaten da. Sin. gatzári.
libérdi. (c). zenbatzailea. Libra erdi.   Media libra (250 gr). Liberdi kafe ekarrizu dendatik./ Liberdiko ogixa jaten dau armozutan.
libertáde, libertadía. (a). izena. Libertad.
líbra, líbria. (b). zenbatzailea. Kilo erdi.   Libra (500 gr). Librako amorraiña arrapau dau.
libra ságar, libra sagárra. (d). izena. . Sagar mota bat.
libráu. komentario 1 1. librau. (b). du aditza. Askatu, libre utzi.   Dejar en libertad, desatar. Beixak libratzera noia./ Librau dittue presuak. Ik. jaraiñ, eskátu. 2. librau. (c). da-du aditza. Librarse de, librar. Atsaldian, lanak ein dda libratzen giñanian. Eli./ Ederretik librau nok./ Jo atzera, puxkat geixao. Libratzen dau! Kamioiari buelta ematen laguntzen dihardutenei entzuna. Eta erderaz denean: "Pega, pega patrás, dale todo. Ya libra!" 3. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar. Bost egun daroiat librau barik./ Okanak onak ei die libratzeko. Egun batzuetan ezinean ibili ondoren erabiltzen da, gehienbat. Ik. obráu. 4. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Erditu.   Parir la mujer. Alakok familixia izen dau, ero. “Aura?”, ta “Librau ei da”. Don.