gatz

gatz. izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira. Ik. gazíttu. gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. gatzían. (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? Ik. gazi-géza. 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.