Hiztegia
garátu. (d). da aditza. Landareei gara sortu. Desarrollarse el escapo a las plantas. Landarak garatzen dienian eztabe jateko balio. Letxugak, azelgak, arbiak, kipulak... garatzen dira, batik bat. Ik. gára.
gárau. 1. garau, garaua. (d). adjektiboa. Izenaren ondoren jarria, handia, galanta, alea. Halako testuinguruetan: Aspaldixan ikusteke neuan Koldo, eta, Jeseus, aura dago mutil garaua./ Aura asi da neska garaua./ Orrek dauzka titi garauak. "Ale" zentzuan ez da entzuten. Ik. garandu, ale. 2. garau, garaua. izena. (Eibar) "Material para cubrir defectos. Galda-burdiñazko piezen haixe-zuluak eta akatsak betetzeko erabiltzen den gaixa." (SB Eibetno).
GARAUAK SARTU. Tapar poros y grietas.
garausartzaille, garausartzaillia. izena. (Eibar) "Antiguamente se llamaba así al operario que en las fundiciones se dedicaba a llenar de metal las porosidades de las piezas fundidas." (SM)
garbántzu, garbantzúa. (a). izena. GARBANZU, BARBANTZU. Garbanzo. Lehenago barbántzuak ere entzuten zitzaien hiztun oso itxiei.
garbantzu-egun, garbantzu-eguna. "Comida de invitados, banquete. (SB Eibetno) Konbidautzia hamen askotan esaten zan garbantzu-eguna." (SB Eibetno)
garbántzu-lápiko, garbántzu-lápikua. (c). izena. Garbantzu egosizko lapikokada, antzina jaietako jatordua. Garbanzu-lapikua jaixan bai, e; jaixan ori e, garbanzu-lapikua. Hil.
garbátu. (c). zaio aditza. NOR-NORI. Damutu. Arrepentirse. Makiña bat aldiz garbatu jako gaztetan neskatan eiñ eza./ Ederki garbatu jatan lenao jakin ez izana. NOR-NORI bakarrik. Ik. damútu.
gárbi. 1. garbi, garbíxa. (a). adjektiboa. Limpio, -a, claro, -a, pulcro, -a, transparente... Ik. esku garbíko. 2. garbi. (a). adberbioa. Claro, limpio. Asuntua etzan garbi geratu./ Gauzak garbi esplikaidazu.
argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan. argialboko. Ik. egunalbáko. gárbi gerátu. GÁRBI EGON. 1. garbi geratu. (b). esapidea. Hil. Motorrakin pareta jo ta garbi geratu zuan./ An zeuan lurrian garbi. Sin. garbittu, seko geldittu. Ik. línpio. 2. garbi geratu. (b). esapidea. Quedar claro.
lapurréta garbi, lapurréta garbíxa. (b). esapidea. Lapurreta nabarmena. Amar milla pezeta pagau giñuan bazkaixa; lapurreta garbixa.
garbíketa, garbíketia. (a). izena. Limpieza, en general; colada, en particular. Garbiketa premiña ederra dauka gure kuartuak./ Aintxiñan abergako arrixan eskuz eitte giñuan garbiketia.
garbittásun. 1. garbittasun, garbittasúna. (a). izena. Limpieza. 2. garbittasun, garbittasuna(k). izena. Agiriak, paperak, aklarazioak, argitasunak. Zentzu zabala du. Azken batean, arazoren bat argitzen edo erabakitzen duten idatzizko nahiz ahozko azalpenak. Documento, aclaración, manifestación tanto oral como escrita que aclara un asunto. Herentzian garbittasunak eittera joan die juzgaura./ Anaia gerra denporan desaparezidu jakuen. Jo batera ta jo bestera ibilli zien baiña etzeben ezen garbittasunik etara./ Uberako eskolia auzuak einddakua da. Orren garbittasunak Elgetako aiuntamentuan egongo die.
Gehienetan pluralean baina singularrean ere entzun daiteke. Ik. argittasun.
garbíttu. 1. garbittu. (a). du aditza. Limpiar, lavar. 2. garbittu. (b). da-du aditza. (adierazkorra.) Hil. Matar(se). Atzo errebuelta baten ixa garbittu nitzuan. Ik. akáau, il. 3. garbittu. (c). da-du aditza. Aclarar(se) un asunto. Gure artian daukagun gorabera ori garbittu bia juau.
4. garbittu, garbittúa. (b). izena. Garbitualdia. Etxe onek garbittu baten premiñia dauka./ Nere karteriak artu jok garbittua.
garbóso, -a. 1. garbóso, -a, garbosúa, -ía. (b). adjektiboa. Garboso, -a. Zelako garbosia dan.
2. garboso, -a. (b). adberbioa. Garboso, -a. An etorri zan garbosa asko.
gári, garíxa. (a). izena. . Trificum aestivum. Trigo. Donatok esplikatzen digu lurren errotazio sistemarik ohizkoena zein zen: Amen egon dana, lengo zea zan: garixa, artua ta arbixa. Garixa eondako tokixan arbixa ereitten zan, arbixa ereinddako tokixan artua, artua egondako tokixan garixa berriz. Bi urtian iru jenerok buelta osua itte zeben. Don. Ik. goiz-gári. Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan. esaera. (Antzuola) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz) Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz) garixa jo. (c). aditza. Trillar. Garixa jo, txanketian bazan barruan, estalpen baten, seguramente. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat.
garí-éreitte, garí-éreittiak. (c). izena. La siembra del trigo. —Kontzeziño inguruan akabatzen zittuan gari-ereittiak. —Luzeak ziren? —Ba, segun zenbat inddar juntatzen zan etxian ganautan eta personatan. —Lan konplikatua zen? —Bai, lenengo goldatu, gero ariakin bi ero iru pasara emon, konplikaua izaten zuan bai. —Eta ereitea? —Bai, esku ona bia juan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen tirrri, tirrri, eta klaro, etzeukanak tatoik eskuan, olakotxe barrak urtetze juen ondo ereitte ezpaeban. —Ondo markatu behar soroa, ezta? —Bai, azatzak, lastuakin eitten zittuan, azatzak, zabalera neurri baten, eta gero ereiñ. —Eta hazia? —Kobrearrixa ero “sulfato de cobre” izaten dok, gure ama zanak oriñal baten ur beruakin urtze juan aura, lenengo jo-jo eiñ, urtu, ganbaran ipintze juan garixa, pillia, erein bia zana, bota uroi eta naastu naastu ein eta... Klem.