Hiztegia
galtzétorratz, galtzétorratza. (d). izena. GALTZATORRATZ. Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia. Aguja de hacer calceta. Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok.
gáltzu, galtzúa. (d). izena. Garia ebaki ondoren gelditzen diren gari ipurdiak. Rastrojo de trigo. Galtzua; len ariakin batu eitten zuan illaretara, eta gero erre ero azpittarako be ekartzen zuan. Klem./ Araba aldian udazkenian su emoten dotse galtzuai. Singularrean beti.
ganájateko, ganájatekuak. (b). izena. Egunean-egunean ganaduentzat zelaitik edo sorotik ekartzen den janaria. La comida del ganado que se acarrea del campo normalmente cada día. Gurian egunero eitten die ganajatekuak. Sekula-bedarra, arta-puntia, alfafia... beti izaten da zerbaitt. Pluralean. ganájatekuak eiñ. (b). aditza. Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu.
ganáu. 1. ganáu, ganáua. (a). izena. Hazienda. Ganado vacuno. Abeletxen ganau guztiak kenduittue./ Basarrixan eztao bakaziñoik, egunero gobernau bia die ganauak eta./ Ganauai kaso ein bia jako.
Ik. ardi-gánau, zaldi-ganáu. ganáura dedíkau. (c). aditza. Dedicarse a la ganadería. Ik. ganau-gobérnu, gobérnau. 2. ganáu, ganáua. (c). izena. Bicho, traste, elemento. Len formala zan baiña aspaldixan ganau ederra eindda dago. Ik. elémentu, -o, arráiñ.
ganau-áska, ganau-askía. (c). izena. Pesebre de ganado. Ixko demonio orrek ganau-askia apurtu dau adarka. Sin. aska.
ganaudun. 1. ganaudun, ganauduna. izena. Ganadero. 2. ganaudun, ganauduna. izena. Comerciante de ganado.
ganau-gobérnu, ganau-gobernua, -ak. (b). izena. Ganaduei egin beharreko lanak: jaten eman, azpiak atera, jaitsi, etab. Anaiak eitteitu gurian ganau-gobernuak. Pluralean ia beti.
Sin. ganáu-jíra. Ik. gobérnau, gobernu.
ganáu-jíra, ganáu-jíria, -ak. (c). izena. Ganadu-gobernua. Ganau-jiria einddakuan etorriko nok afaltzera.
Sin. ganau-gobérnu.
ganau-soka, ganau-sokia. (c). izena. Behia lepotik eramateko soka. Ganau-sokak eingo zittuen. Felipe.
ganautálde, ganautaldía. (d). izena. Ganadu multzoa. Ganautalde bat, klase danetatik baldin badago. Don.
Ganadu klase guztietatik dagoenean deitzen zaiola horrela dio Donatok. Ez diot beste inori entzun.
ganau-tapa, ganau-tapía. (b). izena. Karrajo edo trantzittutik ganadu-asketara jana botatzeko erabiltzen diren ate korrederoak. Guk ganau-tapak, itxi tta zabaldu. Sebas.
ganáuzáintze, ganáuzáintzia. (c). izena. Ganadu zainketa lana, garai batean umeek egin ohi zutena. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganauzaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz.
ganauzáiñ. 1. ganauzaiñ. (b). adberbioa. Behiak zaintzen, hauek larrean dabiltzan bitartean. Cuidando vacas mientras estas pacen. Julien ta Mila ganauzaiñ dabitz./ Mutikotan makiña bat ganauzaiñ einddakuak ga./ Aber, zuetatik zeiñek joan bia dau ganauzaiñ? GANAUZAI 2. ganauzáiñ, ganauzáiña. (c). izena. Behi zaintzailea. Zuek jolasian da beixak sagastixan; onek dittuk ganauzaiñak, onek! .
gánbara, gánbaria. (a). izena. KÁMARA (OÑ., LEIN.). Laboreak eta fruituak gordetzen diren lekua. Goiko pisuan egon ohi da. Desván, camarote. Artuak, sagarrak eta olakuak ganbaran gordetzen die. komentario 1 Ik. artáganbara, bandíxo, sapái. gánbaratik endréauta egon. (c). esapidea. Burutik jota egon.
gánbela, gánbelia. (c). izena. Ganaduei jaten emateko egurrezko ontzi errektangularra. Gamella. Artiriña emun dotsat ganbelatik txalai. Ik. burú-gánbela.
ganbelátu. (d). da aditza. Zerrategian ebakitako ohola okertu, biziatu, modu desegokian ebakitzeagatik edo. Biziau ta ganbelatu bardiñak dia. Juantxo. Dena dela, egurra bi aldeetara biziatzen omen da, ez da beti "ganbil" geratzen; "ahur" ere geratzen da. Ik. bízio.
ganbélu. komentario 1 1. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Dícese de las personas altas y desgarbadas. Gure taillerrian dabillen ganbelu bat dok orren nobixua. Jatorriz "camello" esan nahiko du, baina animalia horri kamellu deitzen zaio.
2. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Ganora gutxikoa, narrasa. Bere bizitza guztian ganbelu bat izan dok./ Orrek pe aze ganbelo-tipue artu rau. (Orm Aram).