Hiztegia
gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia. Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera:
gabillara txiki, gabillara txikixa. izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki.
gabillara urdin, gabillara urdiña. (d). izena. GABILLARA ZURI, GABILLARA BUZTANLUZE. Circus cyaneus. Aguilucho cenizo.
gabióta, gabiotía. (b). izena. Gaviota. 2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
Gábon, Gábonak. (a). izen propioa. Las Navidades. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke.
Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe. esaera. (Lar Antz).
Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a.
Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak. Ik. Natibittáte eguna. Gabon gába. (b). izena. La Nochebuena. Nun pasau biozue aurten gabon gaba? Gábonetan kéixak. (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak.
gabón. (a). interjekzioa. Ilundu ondoren esaten den agur hitza. Buenas noches. Ik. egunón. gabon pasa. (c). interjekzioa. PASAU GABON. Ondo lo egin. Gauean, ohera doanari batez ere, esaten zaio.
gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.
gabóngiñ, gabongíña. (d). izena. GABONGILLE (LAR ANTZ). Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea. Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak.
gabongiñára. (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab.
gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten. Aguinaldo. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem. Ik. ezkonsári, sári.
gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra. Ik. subill.
Gabónzar egun, Gabozar eguna. (a). GABONZAR, -AK. El día de Nochevieja. Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri.
Azen.: Gábonzar ere bai Sin. Urtézar egun.
gaillégo. 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra. Gaillego asko bizi da Eibarren.
Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...! 2. gaillego, gaillegua. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haize mota. Ik. gaillégo áize.
gaillégo áize, gaillégo aizía. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da. Sin. gaillego. Ik. mendébal.
gáillur. 1. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Mendi baten bizkar hezurra. Cresta de una montaña. Gora igo giñanian gaillurrez gaillur joan giñan puntaraiño./ Behin gaillurra artu ezkero erreza da bidia. "Mendi-tontor", "punta" zentzuan ere entzuten da.
2. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Teilatuaren ur biek bat egiten duten ertza. Arista de un tejado. Zuen teillatu gaillurian usua dago geratuta. Gaillurreko habeari gaillur-egur edo goiaga.