Hiztegia
ezkerkára, ezkerkaría. (b). izena. Ezkerkada, esku eskerraz emandako zartada. Zurdazo, golpe. Ezkerkara bat emoten bostat egaran eingok.
ézkero. (a). juntagailua. ÉZKERIO. -ez gero. Zentzu kausala, baldintzazkoa, denborazkoa, etab. izan dezake. Mozkortu eitten da eran ezkero./ Zinera joate ezkero goiz afaldu biakou./ Amarrak ezkero nago zure zaiñ./ Errekara jausi zan ezkero eztau kotxeik artu.
ezkerra emon. (d). aditza. Abarka-sokak egiteko, hariari bihurra ezker aldera eman. Retorcer el hilo hacia la izquierda para hacer cuerdas. Lau ari ipini, olako distantzia batera, ta batu, olako egur baten batu, ta gero ezkerra emon, ezkertu, ta lau arikiñ bat eitten da. Orixe, or daon ori, ori ezkerra emonda, orrek gertu dare. Felipe.
Sin. ezkertu.
ezkil, ezkilla. Kanpaia. Adineko zenbaitek hitza ezagutzen du, nahiz eta erabili ez. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Don.
komentario 1
ezkil kanpae, -i, ezkil kanpaia. izena. (Antzuola) Iluntzeko kanpaia. Illuntzian abemaittakuakin etxea, ezkil kanpaia... ori istantzian jote zan. (Lar Antz).
ézko, ezkúa. (d). adjektiboa. EZO (ARAM.). Humela. Arropei buruz, batik bat. Húmedo, -a, referiéndose sobre todo a ropas. Aspaldixan inok eztau lo eiñ eta izarak ezko xamarrak egongo die./ Esegittako erropak oinddio ezkuak dare. Ia galdua. Sin. úmel. Ik. ezkúra, éze.
ezkonbárri, ezkonbarríxa. (b). izena. Recién casado, -a. Ezkonbarrixak pisua pagatzen lanak./ Ango turista geixenak ezkonbarrixak zien.
Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera.
ezkonbárri égon. (b). esapidea. Duela gutxi ezkonduta egon. Gerria asi zanian ezkonbarri zeuan.
ézkondei, ézkondeixak. izena. Proclamas matrimoniales. ELIZTA da hemengo hitza, baina apaizek EZKONDEI erabili izan dutenez, hitza ezaguna da eta inoiz esana ere bai. Ik. elízta.
ezkóndu. 1. ezkondu. (a). da-du aditza. Casar(se).
Txarrixa illdako astia ta ezkondutako urtia ei die onenak. (c). esaera. 2. ezkóndu. (c). aditza. Bat egin bi gauza. Acoplar, ensamblar, juntar. "Arrixak ondo ezkondu, ezkónketia: poner las piedras bien juntas y ajustadas." (Izag Oñ).
3. ezkóndu. (a). izena. Casado/a. Zer da, ezkondua ala solterua?
ezkóngai. (d). adberbioa. Soltero, -a. Larogei urte eta oinddio ezkongai najaok. Antzina erabiltzen omen zen hitza, baina aspalditik soltero, -a, edo mutilzar, neskazar entzuten da ia bakarrik. Batuaren eraginez berpizten ari da.
ezkongúra, ezkonguría. (c). izena. Ezkontzeko gogoa.
Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera.
ezkonsári, ezkonsaríxa. (c). izena. Dotea. La dote matrimonial. Aldian zeukan erropia izan zan aren ezkonsari bakarra. Sin. dóte. Ik. gabonsári, sári.
ézkontza, ézkontzia. (b). izena. Casamiento, casorio. Printzesiorren ezkontziak makiña bat berba erain ddau.
Ezkontza eta buzkantza, berotan. esaera. (Lar Antz). Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. (d). esaera. Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. ézkontzaz. (c). Ezkontza dela medio. Aitta Oñatiko semia, ezkontzaz Sieteetxian bizi zana. Hil
ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere. Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik Ik. ézko.
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian.
Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu. Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago.
"Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.