Hiztegia
ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkutúan. 1. ezkutúan. (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak.
2. ezkutúan. (b). adberbioa. A escondidas. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak. ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes)
ezkútuleku, ezkútulekua. (d). izena. Zirkinzuloa, leku ezkutua. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem. Ik. ezkútaleku.
ezleku, ezlekua. (d). izena. Leku desegokia. Ezlekun baten, sapaixan edo egongo dia./ Ermittia ezlekuan dao. (Lar Antz).
ezórdu, ezordúa. (c). izena. DESÓRDU. Deshora. Bart gure Patxik ezorduan etorririk izan bia dau./ Aura beti ezorduan ibiltzen da./ Neri etxatazek gustatzen ezorduko ibillerak. NON eta NONGO kasuetan, gehienbat. Gurasoak seme-alaben beranduko etxeratzeez ari direnean, batez ere.