Hiztegia
formalidáde, formalidadía. (b). izena. Formalidad, seriedad. Arrokerixa asko ta formalidade gutxi dago etxe ontan.
fráille. (Elosu) PRÁILE (ELOS., OS.). 1. fraille, fraillía. (a). izena. PRÁILE (ELOS., OS.). Fraile. Ori neuri Gomozkortako prailiak neuri esana.
Prailian dozenia amairu. (c). esaera. (Eibar) "Neurria baino gehiago hartzeko (edo emateko) prest daudenei buruz esan ohi da. Fraileen dozena hamabikoa izan beharrean hamairukoa omen da. Fraile-katilua ere ohizkoa baino handiagoa izaten da" Emoixozu apur bat geixago, badakizu, fraillien dozenia, amairu. 2. fraille, fraillía. (c). adjektiboa. Ekintza baino berriketa gehiago dutenei esaten zaie despektiboki. Eztok txarra, baiña fraille samarra.
fraille-berbeta, fraille berbetia. (c). Hitz jario handia, baina ezer gutxi esaten duena. Gaztetxekuok udaletxera juan gaittuk zerbaitt konpontzera, baiña fraille-berbetia besterik etxuau entzun. (TSE Berb).
fraille-kátillu, fraille-kátillua. (d). izena. (Eibar) Katillu haundia. Fraille-katilluan kafia ta esnia zopekin, aren barau austia. (Etxba Eib). Sin. jesús-kátillu.
Fráixko. (b). (lagunartekoa.) Frantzisko. Etxebartiko Fraixkokin egon naiz barriketan. Inoiz Fraixkomilien zentzuan ere entzuten da.
Ik. Fraixkomilíen.
Fraixkomilíen. (d). izen propioa. Mutil-koxkorrei esan ohi zieten gurasoek, osabek, erdi brometan. Gaur be ein ddau okerren bat gure Fraixkomilienek.
Etim.: Fra(ntz)isko+Millan. (?). Ik. Txóonpio.
frankíxa, frankixía. (d). izena. Ugaritasuna. Franquía. Gosia guk ezkiñuan pasau, gosia esateko; frankixaik pe ez, baiña gosia esateko ez. Ben. Ia galdua.
fránko. 1. franko. (c). zenbatzailea. Asko, ugari. Mucho, abundante. Orrek pe gizurra franko esaten dau./ Eurixa franko ein ddau gaur gabian. Normalean mugatu singularrean doa aurreko izena, baina mugagabean ere entzun daiteke: gizur franko; euri franko.
2. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Franco, -a, honrado, -a, generoso, -a. Zuen aittajuna gizon franko askua zuan./ Gure gizona oso frankua zan. Makiña bat afari ein neban nik. Ben.
3. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Zuraz, adibidez, jarduterakoan, lantzeko ona, ezustean apurtzen ez dena. Baiña erdiko ori pitzakorraua da, ta bestia frankuaua. Sebas.
frankóliñ, frankolíña. (c). izena. Bhurinus oedicnemus. Paseko txoria; udazken aldera gauez entzun ohi dira bere zaratak. Alcaraván. Gaur gabian frankoliñ zaratak entzun die, pasau ezindda ero ibiliko zien itxuria.
frantses-katu, frantses-katua. (c). izena. (Oñati) "La jineta; se cogen en Aranzazu." (Izag Oñ).
Sin. katajineta. Sin. jíneta.
frantxulet. 1. frantxulet, frantxuleta. (d). Txirula, flauta. Flautia ikisi neban lelengo. Ta frantxuleta be bai. (Lar Antz)
2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.
frántzes. 1. frantzes, frantzésa. (a). izena. FRANTXES, PRANTZES. Francés. Nazionalitatea zein hizkuntza. FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Hil.
FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Beste batean PRANTZES dio. Prantzes be bastante, bastante arek. Gerrate danian Frantzian. 2. frantzes, frantzésa. (d). izena. Sagar mota bat.