Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
euri-lanbro
eútegi
euri-lanbro. "Llovizna." (SB Eibetno)
euri-lápratx, euri-laprátxa. (d). EURI-LANPAR. Lanbro-zirina, lanbro kixia. Klem. Ik. eulántz.
eurí-tánta, eurí-tántia. (a). izena. Gota de lluvia. Euri-tantak asten die ta guazen etxera.
eurítsu, euritsúa. (b). adjektiboa. Lluvioso. Galizia au beziñ euritsua da.
éuritte, éurittia. (c). izena. Euri askoko bolada.   Espacio de tiempo de mucha lluvia. Joan zan udaberrixan demaseko eurittia izan zan. Ik. édurte, ízozte, síkute.
euri-zaparrára, euri-zaparraría. (a). izena. Chaparrón de agua. Euri-zaparrariak arrapau nau.
eurizar. "Chaparrón de gotas gruesas." (SB Eibetno).
euri-zirin, euri-ziriña. (Eibar) Llovizna. (Eib.).
euskal bargeta, euskal bargetia. (d). izena. (Eibar) "Goitik behera beharrean, albo batera irekitzen den brageta. Prakak zittuan euskal bargetiarekin, kortako atia letxe, alde batera zabaltzen zana.” (AAG Eibes). Ik. prakamantal.
Euskál , Euskál . (a). izen propioa. Vasconia, País Vasco.
euskáldun, euskálduna. (a). izena. Euskaraz dakiena.
euskalgáizto, euskalgaiztúa. (d). izena. Euskaraz gaizki ikasitakoek egin ohi duten euskara traketsa.   "El euskara mal aprendido." Zu e, ezautzen dostak neri”, eta olaxe eitten juan, euskalgaizto eitten juan./ Amorratua zuan euskeraz eitten, baiña zela ero ala; euskalgaizto. EUSKAL GAIZTO EI Ik. erdelgaizto, erderakára.
euskal-soka. "Cuerda hecha con crines de caballo." (SB Eibetno). Sin. zurda-sóka.
euskalzále, euskalzalía. (b). izena. Euskara maite duena.   Amante del euskara. Orren aitta be euskalzale borrokatua zan.
euskárri, euskarríxa. (d). izena. Eusgarria, eusteko gailua.   Apoyo, soporte, sostén. Pareta orri euskarrixa ipiñi biako jako jausi eztaiñ.
éuskera, éuskeria. (a). izena. La lengua vasca.
euskerakára, euskerakaría. (c). izena. Ik. erderakára.
éuskerazko dántza, éuskerazko dántzak. (d). izena. Trikitixa, ezpata-dantza, aurreskua eta horrelakoak. Hauei "euskal dantzak" deitu izan zaie ofizialki, baina jende askok lehen "euskerazko dantzak" esaten zien.   Antiguamente muchos denominaban así a los bailes tradicionales vascos. Lenengo meza-nausixa ta gero euskerazko dantzak. Ik. éuskerazko praka.
éuskerazko praka, éuskerazko prakak. izena. EUSKAL PRAKA. Praka milraiasak.   Antiguamente denominaban así algunos a los pantalones milrayas. An joian dotore asko euskerazko prakak jantzitta. Ik. éuskerazko dántza.