Hiztegia
euskalgáizto, euskalgaiztúa. (d). izena. Euskaraz gaizki ikasitakoek egin ohi duten euskara traketsa. "El euskara mal aprendido." Zu e, ezautzen dostak neri”, eta olaxe eitten juan, euskalgaizto eitten juan./ Amorratua zuan euskeraz eitten, baiña zela ero ala; euskalgaizto. EUSKAL GAIZTO EI Ik. erdelgaizto, erderakára.
euskalzále, euskalzalía. (b). izena. Euskara maite duena. Amante del euskara. Orren aitta be euskalzale borrokatua zan.
euskárri, euskarríxa. (d). izena. Eusgarria, eusteko gailua. Apoyo, soporte, sostén. Pareta orri euskarrixa ipiñi biako jako jausi eztaiñ.
éuskerazko dántza, éuskerazko dántzak. (d). izena. Trikitixa, ezpata-dantza, aurreskua eta horrelakoak. Hauei "euskal dantzak" deitu izan zaie ofizialki, baina jende askok lehen "euskerazko dantzak" esaten zien. Antiguamente muchos denominaban así a los bailes tradicionales vascos. Lenengo meza-nausixa ta gero euskerazko dantzak.
Ik. éuskerazko praka.
éuskerazko praka, éuskerazko prakak. izena. EUSKAL PRAKA. Praka milraiasak. Antiguamente denominaban así algunos a los pantalones milrayas. An joian dotore asko euskerazko prakak jantzitta.
Ik. éuskerazko dántza.