Hiztegia
etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik. Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte.
Mugatuan ez.
etxekántal, etxekantála. (c). izena. Etxearen ertza, izkina. Arista vertical de una casa. Bizikletia labandu ta ixa etxekantala jo najuan buruakin./ —Oiñ gerria sortuko balitz, oiñ daren adelantuekiñ, iru egunian akabauko litzakek. —Len be bajezian adelantuak: Karlistadan kaiñonazua San Antoniotik bota ta etxekantala apurtu juan Birekutzian. Klem. Azken gerratea hasi baino egun batzuk lehenago gure amak bigarren karlistada ezagututako biri entzundako solasa. Ik. kántal.
etxéko, etxekúa. (c). izena. Kanpotik etorria izan arren familiakotzat hartzen dena. A pesar de ser advenedizo el que es considerado de la familia. Ni zuenian beti izan naiz etxekua.
etxéko eiñ. (c). esapidea. ETXEKÓTU. Etxeko bihurtu. Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu./ Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu.
Sin. etxekótu. etxéko izan. (c). esapidea. Etxekoa bezala izan. Gu etxeko Kortatxokuekin, familixako. Hil.
etxékotara joan. (c). esapidea. Familiara bildu. Gabonetan joaten da bakarrik etxekotara.
etxéko búru, etxéko burúa. (d). izena. Cabeza de familia. Gero zelulia, etxian, personako zelulia. Pezetia ero errial bi izete i zan bestiena, ta etxeko buruana iru pezeta ero, pezeta bi ero. Hil.
etxékon, etxékona. (b). izena. ETXOKON, ITXEKON (ELOS.). Baserrietan teilatupe bereko etxebizitza; kalean pisu berdinekoa. (dena dela, hau oso aldakorra da toki batetik bestera) En el caserío, la vivienda contigua que está bajo el mismo techado, en la calle, la(s) vivienda del mismo piso. Joan etxekonera ta gatza ekarri./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp.
Sin. bésteko. Ik. albóko, aldeko. Etxekonekua, beti obia. esaera. (Lar Antz).
etxéko náusi, etxéko nausíxa. (c). izena. Etxeko jauna. El jefe de la familia. Aitta ta ama bixak il jakoz, da oiñ bera da etxeko nausixa.
etxerátu. 1. etxerátu. (b). da aditza. Llegar a casa. Erromeixara joan da ta ezta bela etxeratuko.
2. etxerátu. (b). du aditza. Traer a casa. Iru burdi-garo etxeratu giñuzen.
etxezúlo. 1. etxezulo, etxezulúa. (c). adjektiboa. Etxekoia, beti etxean sartuta dagoena. El/la que gusta de estar siempre en casa. Ezkondu zienetik etxezulo batzuk eindda dare./ Aura beti izan da etxezulua.
2. etxezulo, etxezulúa. (c). izena. Zokoan, zuloan dagoen etxea. Aor etxia, nai bozu jun. Etorri giñan orra etxezulo orretara, batian urakiñ da bestian zerakin. Aniz.
3. etxezulo, etxezulúa. (c). Etxea, bertan egotea azpimarratzen den esaldi adierazkorretan. Beti etxezuluan sartuta be ezingo ga egon...
etxé-zúritze, etxé-zúritzia. (b). izena. ETXE-ZURIKETA. El encalado de las paredes de una casa. Len etxe-zuritzian zati bat aiuntamentuak pagatze zeban.
etxóin. (a). dio-du aditza. ITXOIN, ITXEIN, ITXAIN, ETXAIN.... Itxaron. Esperar Etxoin puxkat, belaxe nator da.
Edozenbat aldaera du: itxoin, itxein, itxain, etxain...
etxoiñáldi, etxoiñaldíxa. (b). izena. Itxoiten emandako denboraldia. Rato de espera. Etxoiñaldixa ein notsun, da etziñan agertu.
etxóste, etxóstia. (b). izena. Etxearen atze parteko lekunea. El espacio de la parte trasera de la casa. Umiak etxostian dabitz jolasian. Azen.: étxoste ere bai. Ant. etxéaurre. Ik. etxabúru. lotsía étxostian. (c). esapidea. Norbaitek lotsarik ez duela azpimarratzeko erabilia. Egundoko desfalkua eiñ tailerrian da ala be bera artzekuekin. Badakik, lotsia etxostian.
Baita edukaziñua, borondatia, etab. etxostian.