Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ittoe -i
itxein
ittoe -i, ittoia. (a). izena. ITTU (LEIN.). Ukuilua.   Establo. Sin. kórta, záltai.
ittomen. 1. ittomen, ittomena. (c). izena. Itotzeko moduko egoera. Tabernara sartu giñanian, aura zan ittomena! . 2. ittomen, ittomena. izena. (Eibar) "Oso barregarria, barrea eragiten duena. Lagun artian itxomena da a gizona." (AAG Eibes).
ittuinpe, ittuínpia. (c). izena. Teilatu-egalaren aterpean geratzen den kanpoko partea.   La zona guarecida por el alero del tejado.
ittúiñ. izena. (Aramaio) ITTÓIN, ITTOGIÑ, ITTUFIÑ (ARAM.). 1. ittuíñ, ittuíña. (b). izena. Itogina.   Gotera. Ittuiñak dare ganbaran da konpontzia komeni da. Oso txikia denean tantana ere esaten zaio. 2. ittúiñ, ittúiña. (b). izena. Itogina. Teilatuko ura, hodian batu ondoren, jausten den txorroa eta lekua.   El chorro y el lugar donde caen las aguas del tejado. Ittuiñera joan, da ekarri ura, txorrokua zikiña dator ta. Ittuiñeko ura ona da garbantzuak eta egosteko. Gurean ahal zen guztietan itogineko uraz prestatzen ziren. Sin. txitxiñ.
íttula, íttulia. (c). izena. ITTULAN EIÑ.

Labraketarakoan ganaduen aurretik gidari-gisa ibiltze lana. Neska-mutikoen zeregina izan ohi zen.   Trabajo, generalmente realizado por niños, que consiste en ir por delante de la yunta en las labores de labranza.

Makiña bat ittula einddakuak ga mutikotan.

Inesiboan, batik bat. Ittulan pasau dot atsalde guztia./ Ittulan ein biar izate giñuan eskolatik etorrittakuan. ITTULAN EIÑ, batik bat.

ittulári, ittularíxa. (c). izena. Ittulan egiten duena.   El/la que guía a la yunta en la labranza. Gaur ittulari barik ein biakozu goldaketia./ Ittulari txarra nitzan txikittan.
ittúrri, itturríxa. (a). izena. Iturria.   Fuente. ITTURRIKO URA. Agua de la fuente. Ittúrri Nausíxa. (c). izen propioa. Elorrioko plazako iturria, oso ezaguna. Norbait zoro samarra denean Ori Itturri Nausixan ura erandakua dok.
itturri-begi, itturri-begixa. (Eibar) ITTURRI-BURU. "Manantial, madre.   Urak urtetzen daben hatx bittartia." (SB Eibetno). Ik. zan.
itxas-aixe, itxas-aixia. izena. (Eibar) "Itxasotik sartzen dan haixia, gehixenetan fresko eta umela" (SB Eibetno).
itxasálde, itxasaldía. (b). izena. El litoral, la zona de la costa. Guazen itxasaldera atsalde pasa. Kosta alde ere bai.
itxasántzar, itxasantzárra. (b). izena. ETXESANTZAR. Ganso. Paseko hegaztia. Bart itxasantzarrak pasaurik izan bia dabe, obetik entzuittut karraskarak eta. Azen.: itxásantzar ere bai. Ik. ántzar.
itxásertz, itxasértza. (b). izena. La orilla del mar, la costa. Udan jentia itxasertzera joaten da.
itxaskabra, itxaskabria. izena. (Eibar) Cabracho.
itxas-maria, itxas-maria. (c). izena. (Eibar) Marea. Baiña beera egin ebana itxas-maria zan. (SM Ezten).
itxáso, itxasúa. (a). izena. ITXESO . El mar. Adineko batzuek itxeso ere bai.
itxas-orróe, -i, itxas-órroiak. (d). izena. Uberatik inoiz entzuten diren itsasoaren orroak, eguraldi txarra datorrela adierazten omen dutenak.   Rugidos del mar que se perciben algunas veces desde Ubera y que indican empeoramiento del tiempo, según los baserritarras. Entzun..., itxas-orroiak die ta laster da negua.
itxe. Ik. étxe.