Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
etxé-bíttarte
etxeurren
etxé-bíttarte, etxé-bíttartia. (b). izena. Bi etxeren arteko tartea.   El hueco entre dos casa. Etxe-bittartera botatzen zittuen zakarrak.
etxébizitza, etxébizitzia. (b). izena. Vivienda. Gure basarrixak bi etxebizitza dauzka./ Olaixa iru etxebizitzakua da./ Etxebizitza pillia ein ddabe Bolun. Sin. abitaziño, bízitza.
etxe-érre éske ibilli, etxe-érre éske etorri. (c). esapidea. ETXE-ERRE BATZEN. Etxea erre zaielako baserriz baserri diru eskean ibili. Zeiñ zan etxe-erre eske etorri dan ori?/ Len sarri agertzen zan jentia baserriko atera etxe-erre eske.
etxegin, etxegiña. (d). izena. Etxegilea.  Constructor de casas. (Etxba Eib). etxegiñan. Etxegintzan. Etxegiñan eiiten dau biarra. (Etxba Eib)
etxégintza, etxégintzia. (c). izena. Construcción. Bizi guztia jardun dau etxegintzan.
etxe-ikuste, etxe-ikustia. izena. (Leintz) Beste baserri batera ezkondu behar den ezkongaiak eta honen gurasoek ezkondu aurretik bere senidegaien etxera egiten duten bisita, ondasunak eta abar aztertzeko. (Aran Gatz). Ik. botaegun.
etxejábe, etxejabía. (c). izena. Dueño de una casa.
etxejáun, etxejáuna. (d). izena. Aberats etxeko jabea. Leengo etxejaunen, —"etxejauna" esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don.
etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik.   Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte. Mugatuan ez.
etxekántal, etxekantála. (c). izena. Etxearen ertza, izkina.   Arista vertical de una casa. Bizikletia labandu ta ixa etxekantala jo najuan buruakin./ —Oiñ gerria sortuko balitz, oiñ daren adelantuekiñ, iru egunian akabauko litzakek. —Len be bajezian adelantuak: Karlistadan kaiñonazua San Antoniotik bota ta etxekantala apurtu juan Birekutzian. Klem. Azken gerratea hasi baino egun batzuk lehenago gure amak bigarren karlistada ezagututako biri entzundako solasa. Ik. kántal.
etxéko, etxekúa. (c). izena. Kanpotik etorria izan arren familiakotzat hartzen dena.   A pesar de ser advenedizo el que es considerado de la familia. Ni zuenian beti izan naiz etxekua. etxéko eiñ. (c). esapidea. ETXEKÓTU. Etxeko bihurtu. Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu./ Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu. Sin. etxekótu. etxéko izan. (c). esapidea. Etxekoa bezala izan. Gu etxeko Kortatxokuekin, familixako. Hil. etxékotara joan. (c). esapidea. Familiara bildu. Gabonetan joaten da bakarrik etxekotara.
etxékoandra, etxékoandria. (a). izena. Ama de la casa. Etxekoandra fiñ askua da Joxepa.
etxéko búru, etxéko burúa. (d). izena. Cabeza de familia. Gero zelulia, etxian, personako zelulia. Pezetia ero errial bi izete i zan bestiena, ta etxeko buruana iru pezeta ero, pezeta bi ero. Hil.
etxékon, etxékona. (b). izena. ETXOKON, ITXEKON (ELOS.). Baserrietan teilatupe bereko etxebizitza; kalean pisu berdinekoa. (dena dela, hau oso aldakorra da toki batetik bestera)   En el caserío, la vivienda contigua que está bajo el mismo techado, en la calle, la(s) vivienda del mismo piso. Joan etxekonera ta gatza ekarri./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp. Sin. bésteko. Ik. albóko, aldeko. Etxekonekua, beti obia. esaera. (Lar Antz).
etxéko náusi, etxéko nausíxa. (c). izena. Etxeko jauna.   El jefe de la familia. Aitta ta ama bixak il jakoz, da oiñ bera da etxeko nausixa.
etxe-ordézko, etxe-ordezkúa. (d). izena. Tejavana. Ik. tejábana.
etxerátu. 1. etxerátu. (b). da aditza. Llegar a casa. Erromeixara joan da ta ezta bela etxeratuko. 2. etxerátu. (b). du aditza. Traer a casa. Iru burdi-garo etxeratu giñuzen.