Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eta. juntagailua. 1. eta. (a). juntagailua. TA, DA, ENDA. Juntagailu kopulatiboa.   Y. Zuk eta nik berba ein biou. Aurreko hitza bokalez amaitzen bada: ta. /l/, /n/ edo /r/z amaitzen bada da, eta beste edozein kontsonantez amaitzen bada eta. Horiek dira arau modukoak, baina askotan ez dira betetzen. Adibidez aurreko hitzaren ondoren geldialditxo bat izan denean sarri etaz jarraitzen da, aurrekoa edozein delarik ere. Ik. enda. 2. eta, ta, da. (a). juntagailua. Esaldiaren bukaeran jarrita zentzu kausala ematen dio, bait-en baliokidea.   Pues, porque. Etxera noia bazkaixa daukat eta. Hemen ere lehen aipatutako legeak betetzen dira. 3. eta, ta, da. (b). Eta beste bat, edo batzuk; horrelakoetan:. Nere anaia ta Galizian izan die./ Italianuak eta etortzen die jaixetara. Hemen ere goiko legeak betetzen dira. 4. eta, ta, da. (b). Kirol emaitzetako lotura. Iru eta bi irabazi dau Alavesak.
eta abárra. (b). Aurreko hitzari edo hitzei enfasia emateko erabiltzen da.   Se usa para dar énfasis a las palabras o a la palabra anterior en frases como: Negarra, burrukia eta abarra badarabille gaur be gure umiak./ Desgrazia ta abarra badauka koittau arek pe kontatzeko./ Poliziak, gizurra ta abarra, azkenian engañau eiñ eban... Eta abar... (etcetera) zentzuan, (batuan bezala), ez da erabili ohi.
étapa. 1. étapa, étapia. (a). izena. Etapa. Induraiñek etara dau etapia. 2. étapa, étapia. (d). izena. Ekinaldia, lanaldia. Bi etapatan ebagi giñuzen bedarrak. 3. etapa, etapia. (d). izena. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza. Lelengo etapia emen faten da; geo dana akaautakuen, atzea barrixa itten da lengo lekutik gora; geo an beste etapa bat berriz atzea, beste ekiñaldi bat. Mart. Sin. illára, trámo.
3. eta piku. Y pico. Bi kilo eta piku zeuzkan anborrainak.
etára. 1. etara. (a). du aditza. ATARA (EIB., OÑ., LEIN.). Atera.   Sacar, obtener, hacer. Ezta burua kotxeko bentanatik etara biar. Erretratuak etaratzera noia. KARNETA ETARA, ERRETRATUAK ETARA, TITULUA ETARA eta abar. aizía etara. (c). du aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. aurrian etara. (c). esapidea. Norbait indarrez kanpora atera. Kamareruak artu eta aurrian etara zeban. bizimodua etara. (b). esapidea. Ganarse la vida. Orrek ietargixan be etarako leukek bizimodua. onetik etara. 1. onetik etara. (c). esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. Nere, bere, zure... onetik etara 2. onetik etara. (b). esapidea. Sacar las cosas de quicio. Gauzak bere onetik etaratzen dienian, adios. 2. etara. (c). du aditza. Lehiaketa bat irabazi.   Ganar una competición. Lejarretak etara dau gaurko etapia./ Baietz Realak etara ligia./ Aiuntamentuko puestua zeiñek etarako ete dau? 3. etara. (c). du aditza. Dislocar un hueso. Besua etara dau Milak. Ik. urten.
etárea, etáreia. (c). izena. Hectárea. Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua eta etareia. Don.
éte. (a). Ote.   Partícula que expresa duda y se usa en oraciones interrogativas. Noiz ete dator Mikel?/
éten. 1. eten. (c). da-du aditza. Tentsioan edo tiran dagoen zerbait hautsi.   Romper(se) algo que está en tensión. Zapata-sokia eten jat./ Zanen bat daukat etenda. étenda. 1. étenda. (c). adberbioa. Tiran dagoen zerbait apurtuta. Etenda dago arginddarran kablia. 2. étenda. (c). adberbioa. Neka-neka eginda, lehertuta. Etenda aillegau giñan bakaziñotatik. Ik. pót eiñ, ukatu. 2. éten. (c). du aditza. Interrumpir. Berbetan diarduanian etxako gustatzen etetia. 3. éten. (c). du aditza. "Barrez lehertu. Antoniokin (barrez) eten giñuztanan." (Lar Antz) 4. eten, eténa. (c). izena. Rotura (tratándose de objetos tirantes). Sokiai etena makalune batetik ein jakon. 5. eten, eténa. (d). izena. (Eibar) Hernia. Egin zittuan indarrekin etena egin jako. etendako, etendakua. "Herniado. Etendakua ez da gauza lan gogorretarako." (Etxba Eib).
etenbárek. (c). adberbioa. ETENBÁRIK. Eten barik, etengabe.   Ininterrumpidamente, incesantemente. Etenbarek diardu eurixa./ Zuen umiak gau guztia negarrez jardun dau etenbarek.
etenbaréko, etenbarekúa. (c). izenlaguna. ETENBAKO, ETENBARIKO. Etengabekoa.   Ininterrumpido, incesante, contínuo. Zuen tiak etenbareko jarduna dauka./ Oñatin etenbareko jaixak dare urte guztian./ Politiko orrek barriketia dauka etenbarekua. JJp.k etenéko lana. esapidea. Lan itzela. Zera dio Joana Joxepak: Bedar txarrak loria igual etaratzen zeben, da, arek batzen-da, eteneko lana eoten zan emen.
etenki, etenkixa. adjektiboa. (Antzuola) "Erraz eteten den zerbait. Ari etenkixa da auxe." (Lar Antz).
etorkízun, etorkizúna. (c). izena. Porvenir. Etorkizun oneko gaztia zan. Sin. etorpíde.
etorpíde, etorpidía. (d). izena. Etorkizuna.   Porvenir. Nik basarrixai etxat ikusten etorpideik. Sin. etorkizun (esanagoa). Sin. etorkízun.
etórrera, etórreria. (b). izena. Venida, viaje de vuelta. Ezkiñuan plaiatik etorrera ederra eiñ ainbeste kotxekin./ Joan biar goiaz, baiña eztakigu noiz izango dan etorreria.