Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
espoloi
este-luze
esport, espórtak. (c). Belaunerainoko galtzerdi luzeak. Etim.: "sport".
espúela, espúelia. (d). izena. Espolón de ave. Don.
espúmadera, espúmaderia. (b). izena. Espumadera.
estadu, estadua. (a). izena. Estado. Estaduai erosi zotsan enpresia iru durotan.
estadúan. (b). adberbioa. Embarazada. Alakon andria estaduan dago, ero. Ero neskia. Don. Sin. áurdun, enbarazáda. Ik. kargáu.
estáiñu, estaiñúa. (c). izena. Estaño.
estalgárri, estalgarríxa. (c). izena. ESTALKI (ANTZ.). Estaltzeko balio duena: gabardina, jaka, manta...   Cualquier prenda que sirva para guarecerse. Estalgarrin bat artuizu, eurixa eitten dau ta/ Otza dator eta beste estalgarri bat bota jat oiai.
estáli. ESTALDU. 1. estali. (c). da-du aditza. ESTALDU. Cubrir(se). Umiak estali barik pasau dau gau guztia./ Lelengo estaldu garuakin, da gero lurrakin tapau. Mart. Sin. tapáu. 2. estali. (d). du aditza. Idixkotu.   Cubrir el toro a la vaca. Orri estali. Ixkotu be esaten dok amen. Don. Sin. serbidu. Ant. ixkotu. 3. estali, estalixa. (d). adjektiboa. Cubierto, -a, tapado, -a. Frontoi estalixa dago Uberan. Ik. gaiñestáli.
éstalpe, éstalpia. (b). izena. Goia estalita eta alboa(k) libre dituen aterpea.   Cobertizo. Estalpian dare egurra, tratoria ta erreminttak. Ik. áterpe.
éstanpa, éstanpia. (d). izena. Forjaketa mekanikoan metala konprimatzeko erabiltzen den moldea, eta molde-erdi bakoitza.   Troquel, matriz. Estanpaziñua, trokela be bai, estanpia bai. Eusebio. Goiko estanpa edo mailua prentsaren orgari lotzen zaio, eta beheko estanpa edo ingudea mahaian finkatzen da.
éstata, éstatia. (b). izena. ÉSTRATA, ESTRETA, ESTATARRO, ESTRADA (LEIN.). Lurraren nibela baino beheragotik, sakonagotik, doan bidea. Uraren eta gurdien eraginez, batik bat, sakontzen ziren.   Estrada; dícese de los caminos que transcurren Len baserri guztietara zeuan estatia, baiña oiñ sasiz eta anabasaz beteta dare./ Mutikua estatara jausi zan muturrez aurrera./ Urak lurrazala eruan eruan, olaxe einddakuak (estatak). Klem. Zakarrak botatzeko leku bihurtu ziren estatak bere izatea galdu zutenean. Orain ia guztiak estalita daude. komentario 1
estátarro, estátarrua. (d). izena. Ik. estatazulo.
estatazulo, estatazulúa. (c). izena. Estata, honelako esaldietan: Estatazulora jausi nitzuan muturrez aurrera. Sin. estátarro.
estátu, estatúa. (d). izena. Estado, antigua medida de superficie. Zera dio M. Moliner-ek: "Estado. Medida de superficie equivalente a 49 pies cuadrados". Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua, eta etareia. Lenao esan eitte zeben, baiña neuk ola ibili ola, neuk ezautu ta zenbat dien eztakitt: estatúa. Izengo zan laixan eitten zana ero. Don.
éste, estía. (a). izena. Intestino. Esteko gaitzen bat dauka, itxuria. komentario 1 Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue. esaera. (Antzuola) "Gaztea beti goseak." (Lar Antz)
este-áundi, este-aundíxa. (d). izena. Esófago? Tubua aurretik, este-aundittik, gargantatik sartuta. Don. Ik. estegórri.
estegórri, estegorríxa. (c). izena. Esófago. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik, brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.