Hiztegia
este-nausi, este-nausixa. (d). izena. (Eibar) Heste lodia. "Intestino grueso. Gure erraietako este nausixa.
estendídu. 1. estendídu. (c). da-dio-du aditza. Dirua normala baino gehiago zerbaitetan gastatu. Gastar el dinero sin reparos. Ikusi dozu Joane traje barrixakin? Eztakitt oinguan zela estendidu daben ainbeste dan ximurrakin./ —Emeretzi errial pagau neban gero entradia, e. —Pentsaizu; estendidu jatzun, e. Mertz.
2. estendidu, estendidúa. (c). adjektiboa. Dirua derrigorrezko gauzak ez direnetan erraz gastatzen duena. Dícese de la persona que gasta sin reparo. Loibiai motorra erosi dotsa. Beti izan da estendidua Nikolas.
estériko. 1. estériko, estérikua. (d). izena. Nerbiotako gaitza. Mal de nervios. Gerra denporan Amatiñoko andra gaztiai gure etxe aurretik pasatzerakuan amak preguntia: Etim.: "histérico" agian; edo "heste" (?) 2. estériko, estérikua. (d). (Eibar) Beherakua. Diarrea. Etim.: "heste+eri", beharbada Ik. estérixa.
estério, estériua. (c). izena. ESTÉREO. Apeak neurtzeko unitatea, metro kubikoa neurtzen duena. Apeak pilan neurtzen dira: pilaren luzeera, zabalera eta altuera biderkatu eta hainbeste esterio. Unidad para medir las apeas, generalmente de pino o eucalipto, destinadas a la papelera, equivalente al metro cúbico. Lenengo kamioikaran amar esterio joan die eta bigarrenian amabi./ Esteriua bi milla pezeta inguruan jabik. Materialetarako egurra, enbor handia, metro kubikotan neurtu ohi da eta apeak, berriz, esteriotan.
Ik. ápea, material.
estésobre, estésobria. (d). izena. Apéndice. Estesobretik operauta dago. Sobratzen den hestea, alegia.
estesobreko, estesobrekua. (d). izena. Apendicitis. Estesobrekuakin eruan dabe ospittalera. (AAG Eibes)
estímau. 1. estimau. (b). du aditza. Estimar, apreciar, agradecer. Fabrikan jentiak asko estimatzen dau./ Joan zaittez tiagana, estimauko dau bisittia ta.
estímauta dago, baiña.... (c). esapidea. Eskerrikasko, baina... Estimauta dago, baiña gaur ezin ddot zuenera bazkaltzera joan.
2. estimau, estimáua. (b). adjektiboa. Estimado, -a, apreciado, -a. Bergako rellenuak oso estimauak die.
norbait edo zerbait estímau euki. (c). esapidea. NORBAIT. Norbait edo zerbait maitea izan. Pello oso estimau dauke lagunartian./ Oso estimau zeukan bizikleta zarra./ Zuek ezautukozue Sabastien, gurian bi urte kriau einddako mutilla, estimau asko eukittakua. Hil.