Hiztegia
érreka. 1. érreka, érrekia. (a). izena. Río. Errekara goiaz bañatzera. Ubera-errekia, Anguzar-errekia, Antzuela-errekia, Abraiñ-errekia... Deba-ri ostera ibai-xa esaten zaio.
érrekan pasáutakua. (d). esapidea. (eufemismoa.) Birjintasuna galdutakoa, larrutan egindakoa. Emakumeez. Errekan pasautakua zala-ta, olakuak esaten zittuan. Don./ "Errekaan pasauta xaok?: esta violada?" (Izag Oñ)
érrekiak úrten. (c). Desbordarse el rio. Errekiak urten dau Plazentzian. 2. erreka, errekia. (d). izena. (Oñati) Araotzen, lixiba-lekua edo labaderoa esateko ere erabiltzen da; auzunetan orain dauden puxeta-lekuak jaso aurretik garbiketok errekan egingo zirelako, agian. —Nora zoiaz? —Aizkorbeko errekara, zuen alkondarak garbiketara.
errékaide, errékaidia. (c). izena. Erreka airea, errekak botatzen duen lurruna edo hezetasuna. Humedad o vapor que despide el río. Se consideraba nocivo para la salud. Bada txiste bat hitz honen kontura: Beiñ ardauzale amorratu bat joan da medikuana gaixua pasau barri, tta onek esaten dotsa: —Txikiteo dezentia eingok ik egunero, ezta? —Ez, aundi-aundixa ez. Pare bat dozena, asko jota. —Ba gaurtik aurrera txikiteua ziero ebitau biok, errekaidian ("recaída") arriskua daukak eta—. Bai gure gizonak ondo entendidu be: erreka aidia txarra zala ta, txikiteua be ebitau bia zala ta, errekatik urrin, Gorla aldera joaten zan egunero bixkarrian botia artuta.
errékarri, errékarrixa. (c). izena. Canto rodado, guijarro. Etxeaurria dotore jarri dau errekarrixekin.
Ik. árri béro.
errékarro, errékarrua. (d). izena. Errekaren inguruko sakona. Cuenca de rio o regata. Errekarrua dok pa errekian inguruko sakona, esate baterako asi Esperantzatik eta gorakua. Don. Gutxi entzuna.
Ik. arro.
errékau, errekáua. (a). izena. Recado. Errekauak eittera noia dendara.
errekáua eiñ. (c). esapidea. Bitartekaritza lana egin amodio kontuetan, zita bat jarri, adibidez. Lotsatu eitten aizela. Egon ari trankill, neuk eingo jotsat errekaua./ Zer,
errekiñ, errekiña. (d). izena. Erregaia. Zenbat eta [karobia] aundixaua, errekiña geixau bia dau. Cand.
Karobiaz dihardu.
errekondo, errekondua. (b). izena. Erreka bazterra. Orilla de río. Errekondua segiakin pasatzen zebillen Patxi./ Errekonduan dago zure bizikletia.
errekontxo!. (c). interjekzioa. (eufemismoa.) ERRE KONTXO. Errekoño-ren eufemismoa. Ik. erredios!, errekoño!, kóño!, kóntxo!.
errékus, errekúsa. (d). izena. Requisa, aprovisionamiento exajerado, bien sea mediante la compra o el robo. Etxe uts baten sartu giñan da an zeren lata, urdaiazpiko ta iñundienak arrapau giñuzen. Errekusa eiñ eta alde ein giñuan./ Trasportisten huelgan kriston errekusa ein juan jentiak dendetan.
ERREKUSA EI
errélebo, errélebua. (b). izena. Txandakako lan sistima. Sistema de trabajo a relevos. Kazara juan nai juat eta errelebua kanbixaukostak? errélebuan ibíli. (b). Trabajar a relevos. Naixao juat normalian ibili errelebuan baiño./ Aspaldixan iru errelebotan gabizek. Ik. normalían ibílli.
erremángu, erremangúa. (c). izena. Lanerako ganora. Remango; capacidad y nervio para el trabajo. Berak bakarrik ein biar izateittu lanak. Eskerrak erremangu oneko neskia dana./ Orrek dauka erremangua lanian!