Hiztegia
elezíño, elezíñuak. (a). izena. Hauteskundeak. Elecciones. Zeiñek irabaziko ete dau eleziñuetan? Ik. botazíño.
. izen propioa. Debagoieneko herria. Elgetako babia egoskorra, ta jentia gogorra.. esaera. (SM Ezten). Elgetako kalian, San Roke egunian, aza berdiak eta kafia gaiñian. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Elgetan ogi berua dirutan, aize otza duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa.
Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera.
elíza, elizía. (a). izena. (Eibar) ELIXA (EIB.). Iglesia. Elizia konpontzen diardue Uberan.
elizan sartu. esapidea. "Emakumia elixan sartu 'garbitzera', umia euki eta egun batzuetara. Alboko andriak gaur ein dau elizan sartzia. elízaz. 1. elizaz. Por la iglesia. Ez i dauke elizaz ezkontzeko asmoik. 2. elizaz. izena. Eliz barrutiz. Ubera elizaz Elgetakua da.
elizáko, elizákuak. (b). izena. El Viático, la Extremaunción. Oso gaizki ei dago. Atzo elizakuak ekarri zotsen. Elizakuak EKARRI, ERAI
elizatai, elizataixa. (c). izena. (Eibar) Elizataria. Pórtico de la iglesia Arrateko elizataixan, abadia zan nausi pelotan. (Etxba Eib) Sin. élizpe.
elízatar, elízatarra. (d). adjektiboa. (Eibar) ELIXATAR, ELIZTAR, ELIZANTE. Clerical. Elixatar amorratua politikan. (Etxba Eib)
elizbíde, elizbidía. (c). izena. Etxetik elizara hildakoa eramaten zen bidea. Elizbidia. Bein gorputza pasau ezkero: zor dan bidia. Gurian bide bat badago partikularra Zurratik gurera, eta oiñ larogei urte Zurrara etorri zienian bizi izetera Uriartetarrak, atajuagaittik eskatu zeben bidia. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Eta dokumentu bat ein zan izeteko aura oinbidia bakarrik. Eta gero tokau zan gorputz bat iltzia; eta klaro, normala, andik ibiltzen zien da, andik ekartzeko asmuan, da bertako jabiak esan zeban: Guk badaukau or dokumentu bat eindda. Guk pasatzen badou gorputza eskubidia artzen dou elizbidia izeteko, eta oinddio daukau bakarrik partikular oinbidia. Eta etxuan pasau andik. Don. Sin. andabide. Ik. oinbíde, zordanbíde.
elizkízun, elizkizúna. (c). izena. Acto religioso. Esan dau Aste Santuko elizkizunak ze ordutan izango dien. Funeral edo entierru zentzuan ere bai sarri.
élizpe, élizpia. (a). izena. Pórtico de la iglesia. Elizpian gustora ibiltzen die jolasian./ Santamaiñako elizpian itxoingotsut.
elízta, elíztak. (c). izena. Eliz-deiak, ezkon-deiak. Proclamas matrimoniales. Abadiak iru elizta diar eitten jittuan kulpittotik iñok inpedimentuik bazeukan ero. Klem./ Asitta ei dare Barrenetxekuan eliztak. Pluralean. Ik. ézkondei.
elíztar, elíztarra. (c). izena. ELIZANTE. Parrokia bateko kidea. Feligrés, parroquiano Zaldibarko eliztarrak dira an basarrixan.
ELÍZATE, elízatia, entzun dut Elgetan, agian ironia apur batez. Elizante andixak dittuk familixa guztia, baiña gero zittalauak eztakitt ze baiño./ Goizian ni eskupetiakin basora eta elizantiak mezetara. Ik. eskólante.
elórrarantza. ELÓRRANTZA (ESANAGOA). 1. elórrarantza, elórrarantzia. (c). izena. ELORRANTZA. Lahar edo sasiei zenbaitek ematen dion izen jenerikoa. Zarza, zarzal. Elorrantza artetik urten ezindda kristonak ein giñuzen. Askok sasi, lar, eta arantza edo arantzarte sinonimo gisa erabili ohi du.
2. elorrarantza, elorrarantzía. (d). izena. ELORRANTZA. Espino albar. Sin. elórrarantza zuri.
elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. . ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza. Espino negro. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?).
Ik. okán txímillo.
elórrarantza zuri, elórrarantza zuríxa. (c). izena. . ELORRANTZA ZURI. Crataegus monogyna. Elorri zuria. Espino albar. ELORRANTZA ZURI esaten da gehiago. ELORRANTZA soilik esaten denean ere landare hau ulertzen da. Batzuek ARANTZA soilik ere bai. Gure basoetan ugaria den sastraka, inoiz zuhaixka dezentea izatera iristen dena. Oso eztakatsua da eta jangarriak ez diren fruitu gorriak ematen ditu. Bertan mizpira eta madari landareak txerta daitezke.
Elorrixo. (a). Durangaldeko herria. Ik. Ittúrri Nausíxa. elorrixo ikusi. (c). esapidea. (Oñati) ELORRIXO JUAN BARIK IKUSI. Gorriak ikusi. "Elorrixo ikusita naok ni: vió negras.
eltxaior, eltxaiorra. (d). adjektiboa. (Angiozar) Temosoa. Frankoa edo noblea ez dena. Zela izan leike personia ain eltxaiorra!
eltxaiorkerixa, eltxaiorkerixia. (d). izena. (Angiozar) Azpikeria, tema. Juan egin bier jonat, eltxaiorkerixetan ibili barik.