Hiztegia
ézker, ezkérra. (a). izena. Izquierda. Ezkerretan jarri nintzan.
Mugagabean nahiz mugatuan lekuzko kasuetan: Bidean ezkerretik joan esan ohi da ia beti, baina ezkerretatik joan ere entzun daiteke. Ezkerrera edo ezkerretara artu./ Zure ezkerrian edo ezkerretan jarri nintzan. Gauza bera eskuma-rekin. ézker-eskúma. (b). Derecha e izquierda. Gu bixok ezker-eskuma bizi ga./ Asi zan ekubilkarak ezker-eskuma botatzen, da etzan giro.
ezker-biur, ezker-biurra. (d). izena. Hariari ezker aldera ematen zaizkion bueltak. Vueltas que se le dan al hilo hacia la izquierda para hacer cuerdas. Ik. biurra emon.
ézkerka. (b). adberbioa. Esku ezkerraz bakarrik baliatuz. Pelotan jokatu, batik bat. Valiéndose solamente de la mano izquierda, jugar a algo, a la pelota principalmente. Bajakixat pelotan ni baiño geixao aizena, baiña nai dokenian ezkerka jokatukostat.
ezkerkára, ezkerkaría. (b). izena. Ezkerkada, esku eskerraz emandako zartada. Zurdazo, golpe. Ezkerkara bat emoten bostat egaran eingok.
ézkero. (a). juntagailua. ÉZKERIO. -ez gero. Zentzu kausala, baldintzazkoa, denborazkoa, etab. izan dezake. Mozkortu eitten da eran ezkero./ Zinera joate ezkero goiz afaldu biakou./ Amarrak ezkero nago zure zaiñ./ Errekara jausi zan ezkero eztau kotxeik artu.
ezkerra emon. (d). aditza. Abarka-sokak egiteko, hariari bihurra ezker aldera eman. Retorcer el hilo hacia la izquierda para hacer cuerdas. Lau ari ipini, olako distantzia batera, ta batu, olako egur baten batu, ta gero ezkerra emon, ezkertu, ta lau arikiñ bat eitten da. Orixe, or daon ori, ori ezkerra emonda, orrek gertu dare. Felipe.
Sin. ezkertu.
ezkil, ezkilla. Kanpaia. Adineko zenbaitek hitza ezagutzen du, nahiz eta erabili ez. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Don.
komentario 1
ezkil kanpae, -i, ezkil kanpaia. izena. (Antzuola) Iluntzeko kanpaia. Illuntzian abemaittakuakin etxea, ezkil kanpaia... ori istantzian jote zan. (Lar Antz).
ézko, ezkúa. (d). adjektiboa. EZO (ARAM.). Humela. Arropei buruz, batik bat. Húmedo, -a, referiéndose sobre todo a ropas. Aspaldixan inok eztau lo eiñ eta izarak ezko xamarrak egongo die./ Esegittako erropak oinddio ezkuak dare. Ia galdua. Sin. úmel. Ik. ezkúra, éze.
ezkonbárri, ezkonbarríxa. (b). izena. Recién casado, -a. Ezkonbarrixak pisua pagatzen lanak./ Ango turista geixenak ezkonbarrixak zien.
Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera.
ezkonbárri égon. (b). esapidea. Duela gutxi ezkonduta egon. Gerria asi zanian ezkonbarri zeuan.
ézkondei, ézkondeixak. izena. Proclamas matrimoniales. ELIZTA da hemengo hitza, baina apaizek EZKONDEI erabili izan dutenez, hitza ezaguna da eta inoiz esana ere bai. Ik. elízta.
ezkóndu. 1. ezkondu. (a). da-du aditza. Casar(se).
Txarrixa illdako astia ta ezkondutako urtia ei die onenak. (c). esaera. 2. ezkóndu. (c). aditza. Bat egin bi gauza. Acoplar, ensamblar, juntar. "Arrixak ondo ezkondu, ezkónketia: poner las piedras bien juntas y ajustadas." (Izag Oñ).
3. ezkóndu. (a). izena. Casado/a. Zer da, ezkondua ala solterua?
ezkóngai. (d). adberbioa. Soltero, -a. Larogei urte eta oinddio ezkongai najaok. Antzina erabiltzen omen zen hitza, baina aspalditik soltero, -a, edo mutilzar, neskazar entzuten da ia bakarrik. Batuaren eraginez berpizten ari da.
ezkongúra, ezkonguría. (c). izena. Ezkontzeko gogoa.
Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera.
ezkonsári, ezkonsaríxa. (c). izena. Dotea. La dote matrimonial. Aldian zeukan erropia izan zan aren ezkonsari bakarra. Sin. dóte. Ik. gabonsári, sári.
ézkontza, ézkontzia. (b). izena. Casamiento, casorio. Printzesiorren ezkontziak makiña bat berba erain ddau.
Ezkontza eta buzkantza, berotan. esaera. (Lar Antz). Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. (d). esaera. Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. ézkontzaz. (c). Ezkontza dela medio. Aitta Oñatiko semia, ezkontzaz Sieteetxian bizi zana. Hil