Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bukóe, -i
burdikára
bukóe, -i. (d). izena. BOKOI. Upel handia.   Barrica, cuba. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik 3etara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don. Ik. kúpel, úpel, bárrika, pípa.
búlar. 1. bular, bulárra. (c). izena. Emakumearen titia.   Teta de mujer. Umiak iru urte eta oinddio bularra emoten zotsan./ Bularra gastau. Ben./ Ezkerreko bularra kendu dotse. Gaur egun hitz hau bi testuinguru hauetan erabiltzen da ia bakarrik: BULARRA EMON, ARTU, KENDU (emateari laga); edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi. Petxu ere entzuten da bularren zentzuaz. Ik. titi. bular bateko anaiak. (c). izena. (Eibar) Emakume berberak hazitakoak.   Hermanos de leche. 2. bular, bulárra. (d). izena. Behiak lepoan esegita duen larrua. Sin. papar.
búlda, buldía. (d). izena. Garizuman okela jan ahal izateko elizak eman ohi zuen baimena.   Bula. Bijilixa izan arren buldia etara ezkero jan zeikien okelia.
bulkáu. (c). da aditza. BOLKÁU. Irauli.   Volcar. Tranguan burdi-bedarra bulkau jaku. Sin. idúli, itxuli.
búltza eiñ. (a). du aditza. Empujar. Joan atzera ta bultza eiñ.
bultzagarri, bultzagarrixa. izena. (Eibar) Resorte (armagintza).
búltzaka. (a). adberbioa. Empujando, a empujones. Bultzaka ta tiraka etara giñuan.
bultzára, bultzaría. (a). izena. Bultzada.   Empujón. Emun dostan bultzariakin errekara bota nau.
burburixo, burburixua. Gorgojo. (SB Eibetno). Sin. baba-kóko.
burbúztan, burbuztána. (d). izena. Gurdi buztana.   Cola de carro Erruberian kontra estutu, amen atzian sokiakin, atzeko burbuztan puntara. Don.
© Ibon Serrano
© Ibon Serrano
búrdi, burdíxa. (a). izena. Carro. búrdika. (c). adberbioa. A carros. Burdika gaztaiñia saltzen zan, burdika Aniz. lera ta burdi. esapidea. Ik. léra. ori da burdixak arrapautako ankia?. esapidea. "Hankan min (hartu) duenari esaten zaio." (Lar Antz)
burdi-bédar, burdi-bedárra. (c). izena. Belarrez zamaturiko gurdiaren edukia.   Contenido de carro cargado de hierba (heno, generalmente). Aurten ogei burdi-bedar erretirau dittue./ Burdi-bedarra larakotik urten da errekara joan jakue./ Burdi bat bedar. Burdi-bedar aundixa ekarri dabela. Don. Berdin, burdi-egur, burdi-garo, burdi-ikatz, etab. Ik. burdikára.
© Asier Sarasua
burdibíde, burdibidía. (b). izena. Camino de carros. Burdibide baten sartu giñan kotxiakin.
burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak.   Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don. Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen.
burdi-burpill, burdi-burpilla. (b). izena. Gurdiaren gurpila. Sin. burdi-errúbera, búrpill.
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-errúbera, burdi-errubería. (b). izena. Gurdiaren gurpila. Sin. burdi-burpill, búrpill.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.