Hiztegia
bóleta, bóletia. (c). izena. El juego de bolos. Manueli asko gustatze jako boletia./ Makina bat boleta einddakuak gaittuk gaztetan./ Da gero boletia, Edurdunguan sonaua, da urtian egote zan ba, ekiñaldi baten e, bos duroko urriakin, bola-premixua. Hil. Hiru txirlorekin jokatzen da gure inguruan. Ik. trumóiak jo, txírlo, azpijan. bóletan. (b). A los bolos. Atsalde osua boletan jardun dabe. Boletan eiñ, jokatu, ibilli, jardun...
bolkét, bolkéta. (d). izena. Bolketedun gurdia. Bolketa guk lelengo ona ekarri gerra ezkero, Apatamonasterixotik, Bixkaittik, ekarri giñuan. Satsetarako ta, areia ta, olako gauza astunak, lurretan da. Jun da blaust uzteko. Partikia erdiko zeretik aurrera. Arasa dobliak eukitze jittuan orrek. Don. Sin. karaketx (Eib.).
bolkétau. (d). du aditza. Bolketeari eraginez karga lurrera bota. Oni, bolketa ipiñi zanian, bolketau esate jakon. Don.
2. bólo, bólua. (d). izena. Bataio ondoren gurasoek eta aitta ponteko-ama pontekoek eliza aurrean txanponak edo karameloak bota ohi zituzten neska-mutikoek harrapa zitzaten; honi deitzen zitzaion bolua. Acción de arrojar monedas o caramelos a voleo delante de la iglesia después de los bautizos Atzaparrak galdu biarrian ibiltzen giñuztan bolua zanian./ Boloik eitten etzebana mixerabletzat artzen zuan.
Etim.: Apaizak galdetzen zion aita edo ama pontekoari latin garbian: «Vis bautipzare?», nahi duzu bataiatzea?; eta honek erantzuten: «Volo», nahi dut, alegia. Ik. bátaio.
bólo-bólo ibili. (c). esapidea. Ahoz aho ibili. Bolo-bolo dabill errixan droga asuntuan sartuta dagona.
Sin. buru-buru ibilli.
bólu, bolúa. (c). toponimoa. Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errota erabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun Elortza-boluari— kalte aundixa ein ddotse fabrikak./ Tejerokuan bizi izen giñan, puxkaten, gero Bolua artu. Boluan zan e, “Gorla” esate otxena. Aniz.
bonbátxo, bonbátxuak. (b). izena. Bombachos, pantalones que se visten para no ensuciar los que se llevan puestos. Bonbatxuak jantzizu baezpadabe.
bónbilla. 1. bónbilla, bónbillia. (a). izena. Bombilla. 2. bónbilla, bónbillia. (d). izena. Botijoa, garrafoia, botila handia... Oso adinekoek bakarrik oroitzen dute hitza.
. 3. bónbilla, bónbillia. (d). izena. Hari erroilu edo mataza handia. Orrek eitte ebenien arixa, olakoxe bombillak izate zien, apropos erak batuta ipintte eben, ta gero ba eun. Hilari.
bon-bon. Dagonian bon-bon, eztagonian egon. (c). esaera. Dagoenean harro, ez dagoenean agoantatu egin behar.
bordau. 1. bordau, bordaua. (a). izena. Bordado. Ta alde bateti olako bordaua eitte utsen, ari urdiñ batekin. Hilari. Hemengo bordaduak kotoi urdinez eta kruzetan (puntokruzean) egiten ziren, eta bizigabeen irudi simetrikoak izaten ziren, gehienetan.
2. bordau. (a). aditza. Bordar. Ohazalak, elizako oihalak eta mortajak bordatzen ziren, batik bat
bórla, bórlia. (c). izena. Ohazalei, kaikuei eta abarri apaingarri bezala jartzen zaizkien hariz egindako mototsak edo bolatxoak. Borla. Arek eukitzen zittuan puntokruzian einddako bordauak, ta borlak pe bai. Maria./ Borlak, ero narruzkuak badie txipittak pe esate jakue, aurrian ebaitta, borlen moduan ebaitta. Txipittak, narrutxipittak. Don.
Ik. txipítta.