Hiztegia
borondáte. 1. borondate, borondatía. (b). izena. Eskuzabaltasuna. Dadivosidad. Borondate aundiko andria da; dana dauka emuteko.
Borondate ona edo txarra, batik bat. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz. 2. borondate, borondatía. (b). izena. Voluntad. Norberan aldetik pe borondate puxkat ipiñi bia da.
borondatétsu. 1. borondatetsu, borondatetsúa. (b). adjektiboa. Eskuzabala, borondate onekoa. Dadivoso, -a. Oso gizon borondatetsua zan. Sin. borondate oneko. 2. borondatetsu, borondatetsúa. (b). adjektiboa. Voluntarioso, -a. Ezta fubolista ona baiña bai borondatetsua.
bórraja lóra, bórraja loría. (c). izena. . BORRAJA. Borago officinalis. Borraja. Oso latza da, guztia ile tentez betea. Ortuan ere lantzen da eta berdura estimatua da. Bestela, udazkenean hazten da bere kasa. Ona omen da txiza egiteko Sin. asun áza.