bólu

bólu, bolúa. (c). toponimoa. Inguru honetako errota askok izenaren ondoren daramate -bolu: Narbaiz-bolu, edo Narbaiz-bolúa, Elortza-bolu, -a, Ubera-bolu, -a, Loidi-bolu, -a, etab. Hitz egiterakoan hauetariko zenbaiti Bolu deitzen zaio soilik. Badira, baita, bi Bolintxo, bata San Juan Errekan eta bestea Angiozarren. Baina izen arrunt gisa errota erabiltzen da beti. Dena dela, Bolu, beti toki-izena delarik ere, deklinatzerakoan iz. pr. nahiz iz. arrunt bezala esan ohi da: Narbaiz-bolun Elortza-boluari— kalte aundixa ein ddotse fabrikak./ Tejerokuan bizi izen giñan, puxkaten, gero Bolua artu. Boluan zan e, “Gorla” esate otxena. Aniz.