Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizilágun. 1. bizilagun, bizilagúna. (c). izena. Biztanlea.   Habitante. Uberak berreun bat bizilagun izango jittuk. 2. bizilagun, bizilagúna. (c). izena. Etxe berdinean bizi dena.   El/la que comparte la misma vivienda. Zeiñ izango lapurra, ta bizilaguna.
bizíleku, bizílekua. (c). izena. Morada. Katuak ganbaran zeukan bere bizilekua.
bizimódu, bizimodúa. (a). izena. Bizitza.   Vida, manera de vivir, existencia. Bizimodu ederra pasau dau soldauxkan./ Bizimodua trankill artu. Asko erabilia. Bazen «Bizimodu» esaten zioten gizon oso langile bat Osintxun. Ik. bizí-ízate, bizi, bízitza.
bizimoduko, bizimodukua. izena. (Eibar) BIZIMODUKO ANDRIA. "Puta, emagaldua. Gazte denporan bizimoduko andria izan zan.” (AAG Eibes).
bizínai, bizínaixa. (b). izena. Ansia de vivir, instinto de supervivencia. Oilluak lepua moztu ondoren be egundoko egakarak joteittu. Ori da bizinaixa, ori. Toribio Etxebarriak zera dio: «Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir». Adibidez, ikusi duzu ortutxoa aldapa handi batean eta diozu: Ori dok bizinaixa!
bízio. 1. bízio, bíziua. (a). izena. Vicio. Tabakua ezta bizio ona. 2. bízio, bíziua. (c). izena. Egurrak bere lanak eraginda hartzen duen deformazioa. Emetikan ebai ezkero orrek eztauka biziorikan, da emetikan ebaten bozu, onek baztar onek biziau eitten dau, bere erara eruaten dau. Juantxo. Sin. tema.
bizióso. 1. bizioso, biziosúa. (b). adjektiboa. Vicioso, -a. 2. bizioso, biziosúa. (d). adjektiboa. Zurari buruz, erraz deformatzen dena. Zumarrakin guk makiña bat eur ebai dou. Da eur goorra da, baiña biziosua. Ezta gaztaiñian da aritzan da mookua. Benito.
bizipíxu, bizipixúa. (c). izena. Peso en vivo de una res. Bizipixura saldu dabe beixa./ Tratua batzutan eitten dok begira, beste batzutan pixauta, bizipixura. Klem./ Bizipixua jakiñ ezkero, errez jakin leikek kanalian zenbat emongo daben. BIZIPIXURA SALDU, batik bat. Baita gizen bati norbaitek esaten entzun dut, adar-soinuan: Bizipixura saltzeko obia ago i! Ant. il-píxu, kanalían.
bizípoz, bizipóza. (b). izena. Alegría de vivir, aliciente, ilusión. Domeketan jokuan eittia zan aren bizipoz bakarra./ Koittauak eztauka ezetarako bizipozik.
bizittaráko, bizittarakúa. (d). izenlaguna. Okelarako ez den aberea. Haztekoa dena, esnetarako edo beste edozertarako.   Animal no destinado a carne. Tratantiak bizittarako azteittue txalak./ Luisek biorrak bizittarako saldu jittuan. Abere gazteei buruz aurrerako ere erabiltzen da zentzu beraz. Broma apur batez, gaixoaldi batetik onik ateratzea adierazteko ere bai. Ze, bizittarako aiz ala zer? Ik. áurrerako izan, okelaráko.
bizittásun, bizittasúna. (b). izena. Vivacidad, viveza. Gizonak eztauka andriak daukan bizittasun aura.
bizíttu. (b). da-du aditza. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Pelotia bizittu eitten da berotutakuan./ Otzak pasauta zeuan da kafesnia patxarrakin artutakuan ziero bizittu zan./ Unibersidadiak asko bizittu dau errixa.
bízitza. 1. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vivienda. Bi bizitza dauzka gure basarrixak. Sin. etxébizitza. 2. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vida. Zenbat ardao eran ete dau Tomasek bere bizitzan./ Nere bizitza osuan etxuat olakoik ikusi. Ez da oso erabilia. Bizitza osuan, «A lo largo de la vida, de la existencia» testuinguruan, batez ere. Bizitza biologikoari bizixa, eta bizikerari bizimodua, batik bat. Ik. bizí-ízate, bizimódu, bizi.
bizixán, bizixána. (d). izena. BIZI, -XA. Minbizia.   Cáncer. Bizixana ei dauka./ Ama gazteik il zan oso ta. Kantzerra eukiban da. Orduan bizixa esate jakon. Mertz. Gaur egun kantzer. Mugatuan entzuten da. Sin. kántzer, lontzena, minbízi.
bízixo, bízixua. (b). izena. Lombriz intestinal. Emoidazu bizixuendako jarabia.
© Jaione Isazelaia
bízixo bedar, bízixo bedarra. (d). izena. . Helleborus viridis. Eléboro verde. Hosto estu eta gutxikoa; lorea zuria eta sombrilla itxurakoa. Landareak kamamila itxura du eta honen bertute beretsuak ditu. Bizixoak eta hesteetako beste zizare batzuk akabatzeko ona da. Ardoarekin edanda edozein pozoien kontrakoa da. Bergarako San Martzialen ugari omen dago. Beste askok izen hau errudari ematen dio. Sin. garítxu bédar. Ik. errúda.
biziztúra, bizizturía. (b). adjektiboa. Neska-mutiko txiki, argal eta geldigorrengatik esan ohi da.   Vivaracho, -a. Subalinddaria baiño bizizturiaua da ume demonio ori.
bizk. Bizk... multzoa bixk... bihurtzen da jende gehienaren ahotan, pertsonatik pertsonara diferentziak dauden arren.
Bizkai. BIXKAI. 1. Bízkai, Bízkaixa. (a). toponimoa. Bizkaia. Biar Bixkaira goiaz loratara./ Bizkaixa politta da. «Bixkai» ezizeneko zenbait bada. 2. bizkai. Ik. bízkai-gaztáiña.