Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria.
bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena.   "Se dice de los malhablados. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!
básto. 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib) Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai. 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes. Bastua besteik eztaukat.
bastóe, -i, bastóia. (a). izena. Helduleku bihurra duen makila.   Bastón. Sin. kátxaba. Ik. mákilla.
© Gorka Ortega
bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat.   Ordinariez, groseria, obscenidad. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill.
bastokóte, bastokotía. (d). adjektiboa. Basto samarra. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem.
bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu.   Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. Ik. finddu.
© Jaione Isazelaia
basúrda, basurdía. (a). izena. BASURDE. Jabalí. Basurdatara najoiak Soriara.
bat. (a). zenbatzailea. Uno. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra. bat biar eta bera be ez. (c). esapidea. Batere ez, indartuta. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona. báta ta béstia. (b). esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak. Ik. batenaz beste. batá(k) béstia. (c). izenordaina. Elkar. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata. Ik. álkar. bataz beste. Ik. batenaz beste. batekuaz beste. esapidea. Ik. batenaz beste. baten bat. (a). izenordaina. Norbait.   Alguien, alguno. Baten batek ikusi dau nere txapela? . batenaz beste. (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak.
Ik. erdíra jo.
batez be. (a). juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. Sin. géixenbat. batían béstian. (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.
© Jaione Isazelaiaren bilduma
bátaio, bátaiua. (d). izena. BATÍO. Bautizo. Gutxi erabilia. Lenago batio ostian bolua eitten zuan San Pauloko plazan./ Enterau zate noiz dan bataiua? Gutxi erabilia. Bautizo da arrunta. Oñatin eta Leintzen batio Bergaran martopill deitzen zaionari esaten zaio. Ik. martópill, bólo.
batáioleku, batáiolekua. (d). izena. BATIOLEKU. Pila bautismal. Elizara jundakuan, mutikuak eta kuriosidadia betik egoten da olako gauzak ikusteko ta, ze dago, ta ori bataiolekua da. Don.
batan. 1. batan, batana. (d). izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin.   Batán. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu. Sin. egur. 2. batan, batana. (d). . Mentha suaveolens. Menta, mentastro. Sin. ménda.
bateatu. aditza. (Antzuola) Bateratu.   "Bat egin Len zeukuzun ardaua ta oiñ ekarri dozuna bateatu izu." (Lar Antz)
batéko. 1. bateko, batekúa. (a). izena. En las cartas el as. Zeiñek dauka batekua? . 2. bateko, batekúa. (b). izena. Meza sartu baino ordu laurden lehenago, Uberan behintzat, jo ohi zen kanpai-hots bakarra. Batekua jo dau ta guazen bixkor. Ik. iruko. bateko... besteko.... (c). esapidea. BATIAN... BESTIAN.... Unas veces... otras... Bateko soiñoko berrixa bia dabela, besteko zapatillak..., orren eskabidiak eztauka akaburik./ Batian katarruakin, bestian ama gaixoik, ezta sekula lanera etortzen.
baten baten. (c). adberbioa. Noizbait. Alguna vez; en alguna contada ocasión Mozkortzia baten baten baleike, baiña sarri ez. Ik. iñóizko dénporan.
batéra. 1. batera. (a). adberbioa. Juntos, a la vez. Bixok batera joango gaittuk. 2. -az batera. (b). juntagailua. -AZ BAT. Denborazko bateratasunezko esaldietan: ikusixaz batera edo bat, agertuaz batera edo bat... Adinekoen ahotan oso arruntak dira. Gazteagoetan -tziaz batera edo -tziaz bat dira erabiliagoak eta nagusitzen ari direnak. Pelikulia astiaz batera aillegau naiz./ Esatiaz bat akordau nitzan./ Ikusixaz bat ezautu dot./ Erbixa agertuaz batera bota zotsan tirua. Lau forma hauetatik bi dira askogatik erabilienak: -az bat eta -tziaz batera.