Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
basoerdi
bastótu
bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu.   Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. Ik. finddu.
© Jaione Isazelaia
basúrda, basurdía. (a). izena. BASURDE. Jabalí. Basurdatara najoiak Soriara.
bat. (a). zenbatzailea. Uno. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra. bat biar eta bera be ez. (c). esapidea. Batere ez, indartuta. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona. báta ta béstia. (b). esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak. Ik. batenaz beste. batá(k) béstia. (c). izenordaina. Elkar. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata. Ik. álkar. bataz beste. Ik. batenaz beste. batekuaz beste. esapidea. Ik. batenaz beste. baten bat. (a). izenordaina. Norbait.   Alguien, alguno. Baten batek ikusi dau nere txapela? . batenaz beste. (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak.
Ik. erdíra jo.
batez be. (a). juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. Sin. géixenbat. batían béstian. (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.
© Jaione Isazelaiaren bilduma
bátaio, bátaiua. (d). izena. BATÍO. Bautizo. Gutxi erabilia. Lenago batio ostian bolua eitten zuan San Pauloko plazan./ Enterau zate noiz dan bataiua? Gutxi erabilia. Bautizo da arrunta. Oñatin eta Leintzen batio Bergaran martopill deitzen zaionari esaten zaio. Ik. martópill, bólo.
batáioleku, batáiolekua. (d). izena. BATIOLEKU. Pila bautismal. Elizara jundakuan, mutikuak eta kuriosidadia betik egoten da olako gauzak ikusteko ta, ze dago, ta ori bataiolekua da. Don.
batan. 1. batan, batana. (d). izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin.   Batán. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu. Sin. egur. 2. batan, batana. (d). . Mentha suaveolens. Menta, mentastro. Sin. ménda.