Hiztegia
bakóitza. (a). izena. BAIKOTZA (ANTZ). Cada uno. Bakoitzai (edo bakoitzak) beria, jangoikuan legia. esaera.
bála, bália. (a). izena. Bala. bália báiño bixkórrao. (c). esapidea. Oso azkar. Balia baiño bixkorrao pasau dittuk korredoriak.
bálantza. 1. bálantza, bálantzia. (b). izena. Balanceo. Mozkortuta zeuan da egundoko balantzak eitte zittuan.
bálantzaka. (b). adberbioa. Balanceándose. Ondoeza ein jakon da balantzaka etxeratu zan.
2. bálantza, bálantzia. (c). izena. Balanza (utensilio de pesar). Balantzian alde batian jartzen die pixuak eta bestian jenerua.
Ik. errómana. balantza guztiak alde ez izan. (d). esapidea. Iritzi guztiak aldeko ez izan. Ta aitzen emon biarrian nago Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergaran balantza guztiak ez dituala alde. (SM Ezten)
bálda, baldía. (b). izena. Balda, estante. Liburuendako baldia jarri biot saloian. Ik. apála, arasa.
baldár. 1. baldar, baldárra. (a). adjektiboa. Traketsa. Torpe. Oso ibillera baldarra dauka orrek./ Ondo baldarra aiz pelotan. Ibiltzen edo lanean, batik bat. Ik. moldékaitz, trákets, aldrebes. 2. baldar, baldárra. (d). izena. Ikazkinek txondorlekua garbitzeko erabiltzen zuten ohol handia. Baldarra ol aundi bat aurrea tira eitteko. Ori txendorra garbitzeko... geatzen dien ondarrak batzeko; pare bat mutillek eldu ta beste batek sakatuta, ori txendor ori garbitzeko. Mateo.
baldártu. (b). da aditza. Volverse torpe. Sasoi baten lijer askua zan baiña oiñ majo baldartuta dago.
baldáu. (c). du aditza. Leher egin, mugitu ezinda geratu edo laga, nekeagatik edo jipoiagatik. Baldar. Atzo baldauta aillegau nitzan etxera basotik./ Etxera joan giñanian, ai ama!, urrengo egunian baldauta. Zelako ostikarak eta zertzuk artu giñuzen guk. Eneee! Cel. Baldauta LAGA edo EGON batik bat.
balde, baldia. (a). izena. Balde, cubo. Baldia artu ta beixak jastera noia. Gure aitajaunak lata deitzen zion.
baldekára, baldekaría. (b). izena. BALDAKÁRA. Baldekada. Cantidad contenida en un balde. Iru baldekara pentsu ekarrizu. Hilarik BALDAKÁRA dio.
báldo, baldúa. (c). (Ubera) Suegurra gainean txikitzeko erabiltzen den egur pusketa handia. Pedazo grande de madera sobre la cual se trocea la leña a hacha. Aixkoria balduan sartuta dago. Don.k dio beraiek supiñ deitzen diotela honi, eta baldo dela bringagai den edozein egur pusketa handi. Sin. súpiñ, trontzil. Ik. trangábel.
baldres, baldresa. adjektiboa. (Eibar) "Descuidado en el vestir. Nai beste diru euki arren beti agertu zan baldresa.
balé-báleka. (b). Gorde-gordeka; haur jolasa. Batek kontatu (pagau) egiten du, besteak bitartean ezkutatu egiten dira eta bale! esandakoan bila hasten. El juego del escondite. Bale-baleka ibilliko ga? Ik. poté-póteka.
Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz.
baléntziñ, balentzíña. (d). izena. Ganadu bakarrarekin, zaldiz edo astoz gehienbat, labrantzan egiten denean uztarrira doazen kateak elkarlotzen dituen tresna. Balancín. Cierto apero de labranza. Ganau bakarrakiñ itteko izeten zan balentziña. Don.
balíente. 1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko.
2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera. Adinekoei entzuten zaie bakarrik.
balientekerixa, balientekerixía. (c). Ausarkeria. Ezkontzia, gaztetan eiten dan balientekerixa bat besterik eztala. (SM Zirik).