Hiztegia
áurten. 1. aurten. (a). adberbioa. Urte honetan. En este año. Aurten negu gogorra ein ddau.
2. Aurténa. toponimoa. ÁURTENGUA. Juan San Martinek dionez, Auzo batean edo zenbait etxe dagoen tokian, erdikoari esaten zaio Aurtena edo Aurtenetxe. Eibarren Arrate-balleko Kutunegieta auzoan erdian dagoena Aurtenetxe da; eta Aginaga auzoan Mundio-mendi maldan dauden hiru basarrixak Arando-guena, Arando-aurtena eta Arando-barrena. Bergarako Mekolalden ere bada Lesarri Aurtengua.
áusi. 1. áusi. (c). du aditza. Quebrar. Zentruan dago iztarrazurra ausitta. Hezurrei buruz erabiltzen da ia bakarrik; osterantzean apurtu.
2. áusi. (c). du aditza. (Oñati) Likidoren bati (ura, esnea...) hotza kendu, baina berotu gabe. Esnia ausitta dago, baiña gura badozu berotu be egingo dotzut.
3. ausi, ausíxa. (d). izena. Rotura, quebradura (de un hueso). Radiografixan garbi azaltze i da ausixa.
Sin. apurtu. 4. áusi. Ik. baráua áusi.
ausíxan mobidu, etara.... (d). esapidea. Objektu astun bat arrastaka mugitu, esker-eskuin bultza eginez edo tiratuz. Mover un objeto pesado oblicuamente arrastrándolo ahora hacia un lado, ahora hacia el otro. Probarri ori ia lauron artian, ausixan trabatik kentzen doun./ Ausixan etara giñuan armaixo zarra ganbaratik./ Lau milla kiloko harrixakin ikusitta nagok probak. Orduan izaten zuan arrada txiki bat egin eta gero hausixan ultze bi ein eta probia irabazi. (SB Eibetno). Ik. arradan.
ausnarrán eiñ. (b). AUSNARRÁN EGON, JARDUN, AUSNARRÍAN. Estar rumiando. Beixa ausnarrian dago, ondo dago. Don. Ik. ausnártu.
ausnártu. (c). du aditza. Rumiar. Ez emon txalai esneik ausnartzen dabillen bittartian./ “Beixa e, zer? ausnartu ete jok? Preguntau eitten dok orduan. Bestekaldera berriz e, ausnarrian dago, ondo dago. Don.
Ausnarran egin edo jardun da erabiliagoa. Ik. ausnarrán eiñ.
áuspez. (b). adberbioa. Ahoz behera. Boca abajo. Auspez ipiñi nindduan da egundoko masajia emun zostan./ Umiak auspez eitten dabe lo.
áuspo. 1. áuspo, auspúa. (a). izena. Fuelle. Sua astintzeko premiñazkua da auspua.
2. áuspo, auspúa. (c). izena. En sentido figurado, pulmones. Auspua bastante izurrauta jaukat, erre be eitte juat eta.
auspúa berotu. (c). esapidea. Arnasa berotu. Elgetara orduko majo berotuko jakok auspua.
auspo-iltza, auspo-iltzia. (d). izena. AUSPO-GILTZA. Abarkak, hauspoa edo gauza txikiak josteko iltze txiki bereziak, buru zapalekoak. Ola kubiertiakin einddako abarkak, iltze txikixekin —auspo-iltzia edo esate ako—, arekin jositta. Martin.
auspokerixa, auspokerixie. (c). izena. (Leintz) Ahozabalkeria, harrokeria. "Udalako Erregie". Azelakotxe auspokerixie!, esango dau norbaittek titulue leiruaz bat. Baiñe... ez ba!, ezta auspokeixie, egi berdaderue baiño. (AA ArrasEus, 184. o.).
áustu. (c). du aditza. Hauts bihurtu. Arrixa (kareharria) urakin botatzen bada, dana arro-arro-arro eitten da, da dana austu. Cand./ Ekarri bolia, irurak jota austu eiñ bia jittuat eta. Sin. auts eiñ.
autesta, autestia. izena. (Antzuola) "Aitzakia. Arek mezetara ez juteko autesta ederra ipini zeban." (Lar Antz).
auteste, autestie. izena. (Aramaio) "Pentsamendua, akordua, ideia. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik." (Orm Aram).
automóill, automóilla. (b). izena. AUTOMOBILL, ANTOMOILL. Kotxea. Automóvil, coche. Automoilla garajian daukat konpontzen. Orain AUTOMOBILL gehiago. ANT Sin. áuto, kótxe.
áuts, áutsa. (a). da-du izena. AUTX (OS., SOR.). Polvo. Autsa aberatsa (edo ugarixa) da.. esaera. auts eiñ. (c). da-du aditza. Hacer(se) polvo. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan. Fran. Sin. áustu.
auts eiñ. (c). da-du aditza. Hacer(se) polvo. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan. Fran. Sin. áustu.
Autsa aberatsa (edo ugarixa) da.. esaera.