Hiztegia
aroztegi, aroztegixa. izena. (Eibar) "Carpintería, taller; edificio de carpintería; taller de carpintería. Kortazon seme nausixak, aittan arozteixan hauspogintzan ekin zetsan." (Etxba Eib) Sin. arotzérixa.
arpan, arpána. (d). izena. ARPON. Enborra luzetara ebakitzeko eta oholak egiteko erabiltzen zen antzinako zerra. Lelengua: azuelia, aixkoria eta arpana. Bi ibiltzen zian, bat goittik, trongua ipintze zeben erdixan eta bat beetikan tiraka da bestia gora, eta ebate zeben. Lelengo zerrak aretxek zian, arpanak zian. Olak eitteko, bai. Aixkorian-da, azuelian-da urrengo arpana zan. Egurra ebateko, arixan eruateko. Juantxo.
arpáuso, arpáusuak. (d). izena. ARPOSU (EIB.), ALPASO. Erreka oinez zeharkatzeko jarritako harriak. "Piedras colocadas para cruzar el rio a pie. Ardantzan arpozuak ziran Bilbo-zarrera juateko. Baitta Amañako itturri onduan be.
arpégi, arpegíxa. (a). izena. Cara. Ez idak arpegira begiratu. Ik. mósu. arpégi aundíxa edo gogorra euki. (a). esapidea. Tener mucha cara, mucha jeta. Sin. nárru sendúa euki. arpegíxa émun. esapidea. Dar la cara. Atzetik beti gaizki esaka dabill, baiña sekula eztau arpegirik emuten. arpegíxa etára. (b). esapidea. Sacar la cara a alguien. Ridikuluan laga bia nindduan tontoarro arek. Eskerrak Mikelek arpegixa etara zostana. Erderatiko kalkoak dirudite hiru esapideok.
zati biko arpegi, zati biko arpegixa. (d). (eufemismoa.) Ipurdiaren eufemismoa. Ik. ipúrdi.
arpégi bíko, arpégi bikúa. (b). izenlaguna. Persona de dos caras, falso. Ez ari fixau orrekin, arpegi bikua dok eta.
arpégigógor, arpégigogórra. (b). adjektiboa. Caradura. Erderatiko kalkoa dirudi. Narrusendo diote normalean zaharrek.
arpillera, arpilleria. izena. (Antzuola) "Tela salga bat, bustita bazterrak garbitzeko erabiltzen da. Lehen zakuak egiteko ere erabiltzen zen. Artuizu arpilleria eskillaria garbitzeko.
árra, árria. (d). izena. Esku-barru baten luzeera. Palmo. Neurtuizu zenbat arra dauzkan maixak./ Onetara ipinitta arria esaten da. Eskuko arria. Sebas. Arra eta arrabete, biak entzun daitezke.
arra-árra!. (b). onomatopeia. Euri patxadatsu eta ugariaren onomatopeia. Onomatopeya de la lluvia tranquila y abundante. Bart erretirau nitzanian eurixa ziarduan arra-arra. Sarra-sárra ere bai.
árrabete. (b). Esku baten luzeera. Palmo.
Arrabeteko aua dauka gutxienez./ Katu aura bada gutxienez iru arrabete luze. Sin. árra. Ik. azbéte, oinbéte.
arrábixa, arrábixia. (b). Amorrua. Rabia. Eztakizu zelako arrabixia emoten dostan. Gutxi erabilia, amorro da arrunta;. Zarrak barri, zarren konsolagarri eta gaztien arrabixagarri. (d). esaera. "Zer berri?" galderari eman ohi zaion erantzuna.
arradan. izena. (Eibar) "Probetan, harrixa tirakada bakarraz mobitzia. Eta esaten zuan Ik. ausíxan mobidu, etara....
arrágo, arrágua. (d). izena. Mea edo metala urtzen den ontzi txikia. Crisol. Grafitoz edo beste material erregaitzen batez eginda egoten da. Gehienetan burdinazkoak ez diren aleaziotarako erabiltzen da. Estalki batez babesten da metala sugarretatik. Sin. su-kátillu.
árrai. 1. árrai, árraixa. (d). izena. (Eibar) Hegazti harraparia orokorrean. Ik. míru, txitxalapur. 2. árrai, árraixa. Ik. Agárre-égi.
arráinddun, arrainddúna. (c). izena. Arrain saltzailea. Pescatero. Arrikotxo arraindduna motokarruakin ibiltze zan. Sin. peskatéro.
arráiñ. 1. arráiñ, arráiña. (a). izena. Pez, pescado. Harrapatutakoari peskau ere esaten zaio.
2. arráiñ, arráiña. (b). izena. Bicho, elemento, en frases expresivas.
Ori dok arraiña ori! Ik. elémentu, -o.