Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arrézkero. (b). adberbioa. ARREZKEROKAN. Ordutik.   Desde entonces. Beiñ asarrealdi gogor bat izan giñuan da arrezkero ezka aixkiratu. Azen.: árrezkero ere bai. Ik. ordú ezkero, ordútik.
árri.
© Aitor Usobiaga
1. arri, arríxa. (a). izena. Piedra. Ik. arri-kóskor. Arríxak eztauka begirik. (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko. arri tta orma ibili. (c). esapidea. Gogor, osasuntsu ibili. Aspaldixan arri tta orma najabik.
2. arri, arríxa. (b). izena. Pedrisco. Arrixak ortu guztia apurtu dau. Sin. arriabar (Eib.). Sin. arríabar. arrixa eiñ. (b). Harri zaparrada egin. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban. 3. arri, arríxa. (c). izena. Zorrozteko, ehoteko edo beste eginkizun batzuetarako erabiltzen diren harriei arri, besterik gabe, esaten zaie askotan, eta ulertzen da testuinguruan. Jakina, hauek badute gehienetan bere izen berezia.   Llámase genéricamente a muchos objetos de piedra que normalmente además tienen su nombre específico. Kutxilluak arrixan pasau biako die./ Arrixa gastau jako txiskeruai. Ik. arraitz, erpíllarri, ségarri, txiskero-arri, zorróztarri. errótarri, errótarrixa. (b). izena. Muela de molino. 4. arri, arríxa. (d). izena. Lehengo etxetan egon ohi den harrizko fregadera.   Fregadera de piedra de las cocinas antiguas. Goiz guztia ontzi garbitzen jardun dot arrixan. Gaur egun fregadera. arrikua eiñ. (d). Ontziak garbitu. Gaur ia galdua. Ontzixak garbittu esan ohi da.
arriábar. 1. arriabar, arriabárra. (d). izena. Harrabotsa, zarata handia.   Estrépito, escándalo. Azelakotxe arriabarra erabilli daben igeltseruak etxeko paretak botatzen. Klem. 2. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) Pedrisco. Arriabarra dator Elosu aldetik. Sin. arri. 3. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) "Adversidad, ruina. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz.
arri-berde. (Eibar) Sulfato de cobre. Ik. kobréarri.
árri béro, árri berúa. (d). izena. Ohea berotzeko erabiltzen zen errekarri berotua. Arri berua be bai, errekarri biribill orrek. Arri berua obe barrura eruaten zan trapu baten batuta. Don.
arri-beta, arri-bétia. (c). izena. Harriaren tolesdura. Ik. béta.
arribide, arribidía. (c). ARBIDE. Galtzada. Zapata takoidunak eskuan artuta arribidian gora. Klem. Sin. galtzára.
arribizi, arribizixa. (d). izena. Roca viva. Arbela onena. Zela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bizixa bada tiroka in biar izaten da ta; baiña eitten gaiztua. Cand.
arríbola, arríbolia. (c). handi eta borobila. Perurenak esku bakarrakin jardun dau arriboliakin./ Arribola bati bueltak emoten zebitzen mutikuak.
© Aitor Usobiaga
arrijasotzáille, arrijasotzáillia. (b). izena. Levantador de piedras. Sin. karga-jasotzáille.
arríjasotze, arríjasotzia. (b). izena. Levantamiento de piedra. Gaur arrijasotzia dago Basalgon. Sin. kargá-jásotze.
árrika. 1. árrika. (b). adberbioa. A pedradas. Arrika bialdu gaittue errittik. árrika eiñ. (a). Harriak zerbaiti edo norbaiti bota.   Apedrear. Arrika ein gontsen San Juanguei./ Kikarei makiña bat arrika einddakuak ga 2. árrika. (c). adberbioa. Pelotari oratu eta jaurtiz pelotan egitea.   Jugar a la pelota agarrándola y lanzándola. I gogorra izango aiz pelotan baiña nik arrika jokatukostat. Antzina egiten ziren halako apustuak. árrika bota. (b). esapidea. ARRIKA JAURTI. Zerbait indarrez urruti bota.   Arrojar lejos un objeto como se hace con las piedras. Nere txapela artu ta arrika jaurti zeban errekara. 3. árrika. (d). adberbioa. Ugari, erruz, gehiegi, botaka.   Para dar y regalar. Gaur tomatia arrika zeuan plazan./ Aurten keixia arrika euki dou. Ik. bótaka.
arrikalári. 1. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Harrika egin zalea.   Aficionado a tirar piedras. Bittor arrikalari demasa zuan; etxuan kikaraik sano lagatzen. 2. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Pelotan "atxikia" egiten duena. Arrietak eta Atano XII.ak arrikalari famia zeuken.
1. arrikára, arrikaría. (a). izena. Harrikada.   Pedrada. Ama, Xabierrek arrikaria emon dosta. arrikara baten barruan. (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon.
arrikára. 1. arrikára, arrikaría. (a). izena. Harrikada.   Pedrada. Ama, Xabierrek arrikaria emon dosta. arrikara baten barruan. (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon. 2. arrikara, arrikaría. (c). izena. Zoro-haizea, buruko ikutua.   Toque, "pire". Kriston arrikaria jaukak orrek; igual izotz demasa ta manga motzetan. "Arrikaria euki", batez ere. Ik. zartaría euki, ikutu.
arríkatz, arríkatza. (b). izena. Carbón mineral. Arrikatza erabiltzen dou ekonomikarako. Ik. egúrrikatz.
arri-kóskor, arri-koskórra. (a). izena. ARRI-KÓXKOR. Piedrecilla. Arri-koskor bat sartu jat zapatan. arri-koskorra baiño gogorrago ibili. (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan. arri-koskorran pare lo eiñ. (b). esapidea. Lo sakon egin. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke.
arrí-maillu, arrí-maillua. (c). izena. Harria zatitzeko porra, arginak eta erabiltzen dutena.   Porra de despedazar piedra.
arrimára, arrimaría. (b). izena. Arrimada, acción de arrimarse mucho en el baile a la pareja. Hurrengo esapidean ia bakarrik erabilia arrimaría jo. (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri.