Hiztegia
kardu ori, kardu orixa. Taraxacum officinale. Diente de león. (SB Eibetno). komentario 1 Sin. loróri.
kardutxóri, kardutxoríxa. (d). izena. hippolais icterina, regulus regulus (?). "Zarcero icterino" (?); "Reyezuelo" (?). Don.k «zarcero icterino» (hippolais icterina) eta «reyezuelo» (regulus regulus) delakoen argazkien aurrean esan du izen hau. komentario 1
káre, karía. (b). izena. Cal. Len karia botatzen jakon lurrai.
komentario 1 karia ill. (c). aditza. Kareari ura nahastu. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan da. Da ari ba morterua gertatzia esan jakon Ik. kare-letxáda, mórtero.
kare-bizi, kare-bizixa. (c). izena. Cal viva. Palakin zabaldu, zenbat doministuka eraitteban kare-bizi orrek! Bueno! Osasunerako oso ona doministuka eittia, e. Juan.
kare-letxáda, kare-letxadía. (c). izena. Karea ura nahastuta. Lechada. Kare-letxada nola egiten den kontatzen digu Donatok. Lelengo karia eitten da karaitz arrixakin, da gero aura ba, kare bizixa uretan busti, puxkat umeldu ta ill, karia ill ein biar izeten da; gero bota galdarara ero, poten batera ero, lekun batera, ondo itto arte laga an, gero erain, dda... Don. Sin. letxáda.
karé-mórtero, karé-mórterua. (d). izena. Karez, arez eta urez eginiko masa. Mortero de cal. Karemorterua, kariakin einddako masia. Karia ta aree puxkat. Don. Sin. mórtero.
káren, karéna. (d). izena. KÁEN. Ume-lohia. Placenta, membrana que contiene el feto del animal. Beixak txala ein ddau, baiña oinddio karena ez. komentario 1 Sin. uméloi.
karetei, kareteixa. (d). izena. Karetegia, karea gordetzeko lekua. Tejabania eo kareteixa. Kareteixa esate gontsan. Andres.
karétu. (c). du aditza. Lurrari karea bota ongarri gisa. Abonar la tierra con cal. Gure souak karetu biar ederra dauke./ Oiñ lurrak karetzia txarra dala diñue. LURRAI KARIA BOTA ere bai. Sin. káradu.
kárga. komentario 1 1. karga, kargía. (a). izena. Zama. Carga Karga aundixa daroia burdixak.
Karga ta karga, ta azkenian artutako lekuan deskarga. (d). esaera. Hau esaten da astoa-edo, norbera-edo, gehiegi kargatzen ari denean, eta pausoa eman aurretik karga erortzeko arriskua dagoenean. Ik. atzéra-kárga, aurréra-kárga. 2. karga, kargía. (a). izena. Carga de hierba, leña, etc. que se acarrea al hombro. Lau sekula-bedar karga etxeratu nittuan atzo. Ubera aldean, batik bat.
Ik. séndor. kárgaka. (c). Bizkarrean karga (sendorra, batik bat) eramanez. Kargaka, baiña zenbat eitten zan orduan! JJp. Sin. bízkarka. Ik. séndorka. 3. karga, kargia. (c). Eguraldi txarra, laino-karga. Bizkaittik dator kargia eta eurixa izango dogu. (SB Eibetno).
kargádero. 1. kargádero, kargáderua. (d). izena. Kanpoko ate gaineko habea. Harrizkoa nahiz zurezkoa. Ateburuko zerai kargaderua. Don.
2. kargádero, kargáderua. (c). izena. Materialetarako enborrak edo apeak kamioi handietara kargatzen diren tokia. Errepide ondoan egon ohi dira. Atxoteiko bidebarrenian zan lenao kargaderua.
karga-jasotzáille, karga-jasotzaillía. (c). izena. Harri-jasotzailea. Levantador de piedras. Sin. arrijasotzáille.
kargá-jásotze, kargá-jásotzia. (c). izena. Pisu-jasotzea (harria, batik bat), harri-jasotzea. Levantamiento de carga, de piedra. San Martzialetan karga-jasotzia dago aurten.
Arri-jasotze entzuten da orain gehiago, baina adinekoek karga-jasotze diote. Lehen harriez gain ingudeak eta beste gauza batzuk ere jasotzen ziren apostuetan.
kargáu. 1. kargáu. (a). du aditza. Cargar. Ondo kargau burdixa. Ik. kárga. 2. kargáu. (c). du aditza. (arrunkeria.) Preñar a una mujer. Andria kargauta jaukak./ Uezaban alabia kargau juan.
3. kargáu. (c). da aditza. (eufemismoa.) Gehiegi edan, mozkortu. Beber en demasía, emborracharse. Atzo afalostian kokoteraiño kargau giñuztan.
kargáuta. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) KARGA-KARGA EINDDA. Edanda, mozkortuta. Cargado, bebido. Itxuria ertzañoi kargauta jeuan eta zeoze esan jotsan tabernarixai./ Aura astegunian be kargauta ikusikok sarri.
kárgu. 1. kargu, kargua. (b). izena. Cargo. Kargu onen bat dauka Gobierno Baskuan.
2. kargu, kargua. (c). posposizioa. (Norbaiten) kontu. A cargo de alguien. Zure kargu geratzen da etxia./ Eneuke ezer lagako orren kargu.
Sin. esku, kontu. 3. kárgu ártu. (c). dio aditza. Bere egiteen erantzukizuna eskatu. Pedir cuentas. Ik eztaukak zetan neri kargu artuik, neuk ikusiko juat ze eitten doten-da.
Sin. kóntu ártu. 4. kárgu eiñ. (c). dio aditza. Prestar atención a algo o a alguien, cuidar. Suai kargu eixok.
kargútu. (c). da aditza. Ardura hartu. Responsabilizarse. Zein kargutu zuan urrengo afaixa organizatzeko?
Karidáde, Karidadía. (a). izena. (Osintxu) Osintxuko ohitura zaharra. Urtian zehar txahal bat hazten da (lehen urtero baserri desberdin batean, orain ez), eta Kofradietan goizean goiz hil. Gero salda egiten da, eta meza ostean haragi puxka batekin banatzen zaie joaten diren guztiei. Dirudienez, antzina behartsuen artean banatzen zen haragia. La Caridad, antigua costumbre de Osintxu. Aurten be juan biakou Karidadera./ Urtero eiñ izan da Karidadia.
Karidadeko txal, Karidadeko txala. izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk. Ik. Kofradixak.