Hiztegia
kapónar, kapónarra. (d). izena. Gaizki irendutako kapoia. Capón mal castrado. Kaponarrak ba kapatzen ibilli tta arrak urtetzen dabenak ero, gaizki kapautakuak ero. -Eta onak die jateko? -Ondo kapautakuak obiak. -Baiña kapoi itxuria hartzen dabe? -Oillar itxuria geixao.Klem.
kapote egin. (b). esapidea. Jatordura berandu iristen dena ezer gabe utzi. Ordu erdi beranduago aillegau giñan bazkaittera eta kapote egin oskuen.
kapritxóso, -a. 1. kapritxoso, -o, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Caprichoso, -a. Kapritxoso utsa da jan kontuan.
2. kapritxoso, -a, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Objektu bitxiengatik edo pertsona bitxikeriazaleengatik esaten da. Oso sega kapritxosua erosi dot ferixan./ Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak; da etxera jun da arotzei esan ei otxen: onenbeste oiñ da Egixa. Hil.
kaprobétxe!. (b). interjekzioa. On egin dagizuela. Que aproveche. Honen sinonimo dira on ein daizu(e)la edo on eiñ, soilik. Jende «ikasi» samarrak edo garbi berba egin zaleak erabiltzen ditu gehienbat formula hauek. Erantzuna baita:
kara, kária. (c). izena. Enborra lantzean lehenengo lautzen den aldea. Cara. Kara bi esate jakozena, arek landu ein bieakoz. Juantxo.
karábaka. (c). Txikitan sarri egiten genuen jolasa. Bat katigu gelditzen da eta honek beste bat harrapatu behar du. Gero biak eskutik oraturik hirugarren bat; gero hirurak laugarren bat, eta horrela denak harrapatu arte. Juego infantil arriba explicado. Karabaka ibiliko ga? Katiguak jolasari hasiera emateko komentario 1
kárabi, kárabixa. (d). izena. KARÁBIXA, KAROBI, KAREDOI (ARAM.). Calera, horno de cal. Karabixia nik ezautu dot Arantzetan be bai. Enr.
KARABITTA (Karabieta) da Elgetatik Eibar alderako mendatea. Sin. kárabi-zúlo. karabixa erre. KARABIXIA ERRE. Karobia sutu harriz betetakoan, harria erre eta karea egiteko. Karabixa erre, erre esate giñuan. Egosi txendorra. Cand.
karabixa kargau. (d). Karobi-zuloa harriz bete. Karabixa kargatze zanian aurria tapau eitte akon. Cand.
karabil, karabilla. izena. (Eibar) "Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa-erreminttia." (SB Eibetno).
kárabi-zúlo, kárabi-zulúa. (d). izena. KARABIXA-ZULO. Horno de cal. Elgetan KARABIXA-ZULO. Sin. kárabi.
káradu. (d). du aditza. Soroan karea bota. Abonar con cal. Soua káradu bia juau. Karetu esatian moduan. Guk káradu. Don. Bitxia. Gutxi erabilia.
Sin. karétu.
kara-eskuadra, kara-eskuadria. (c). izena. Zuraz, eskuadran lagatako aldea. Cara-escuadra. Gero arpegixa, o kara, kara-eskuadra. Kara esan biarrian, euskeraz beintzat, arpegixa bastante ibiltzen dou. Lar.