Hiztegia
arréglu, arreglúa. (b). izena. Konponketa. Arreglo. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela Ik. konpónketa.
arreme, arremia. (Eibar) "Herramienta machiembra. Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia." (SB Eibetno).
árren. 1. arren. (a). juntagailua. Nahiz eta. Juntagailu kontzesiboa. Aunque. Ezin dda nai izan arren.
2. arren. (a). juntagailua. Xede-kausazko atzizkia. -gatik. Angulak jatearren enitzake ezta etxetik pe urtengo.
arrera, arreria. (Antzuola) "Zerbait ondo hastea edo eramatea. Zerbait ondo doanean ere zera esan ohi da:
Arrera ona doiar orrek lanian./ Zelako arreria doiarren fabrika orrek." (Lar Antz).
arrési. 1. arresi, arresíxa. (d). izena. ARRÁTZI. Errekako arrantzale tranposoek harriz egin ohi duten hesia arrainak errazago harrapatzeko. Seto de piedras que ciertos pescadores tramposos hacen en el rio para pescar más fácilmente. Arratzixa ba, ibaixa alde bittatik, eta ipiñi arrixak alkarren gaiñian, erdira ura jun dailla, da erdi artan e esparbela-ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aura ipiñi tta an arrapatzeko arraiñak; barbua asko egoten zan-da, aingirak pe bai-tta. Aniz.
2. arresi, arresíxa. (d). izena. (Ubera) Aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma. Sin. soórma.
arretxiko artu, eruan. (b). esapidea. ARRAITXIKO (EIB.). Norbait, umea gehienetan, bizkarrean hartu eta eraman. Aittak Antton arretxiko eruan eben Urbixaraiño. Ik. arréburroka.
arrézkero. (b). adberbioa. ARREZKEROKAN. Ordutik. Desde entonces. Beiñ asarrealdi gogor bat izan giñuan da arrezkero ezka aixkiratu.
Azen.: árrezkero ere bai. Ik. ordú ezkero, ordútik.
árri. 1. arri, arríxa. (a). izena. Piedra. Ik. arri-kóskor. Arríxak eztauka begirik. (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko. arri tta orma ibili. (c). esapidea. Gogor, osasuntsu ibili. Aspaldixan arri tta orma najabik.
2. arri, arríxa. (b). izena. Pedrisco. Arrixak ortu guztia apurtu dau. Sin. arriabar (Eib.). Sin. arríabar. arrixa eiñ. (b). Harri zaparrada egin. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban.
3. arri, arríxa. (c). izena. Zorrozteko, ehoteko edo beste eginkizun batzuetarako erabiltzen diren harriei arri, besterik gabe, esaten zaie askotan, eta ulertzen da testuinguruan. Jakina, hauek badute gehienetan bere izen berezia. Llámase genéricamente a muchos objetos de piedra que normalmente además tienen su nombre específico. Kutxilluak arrixan pasau biako die./ Arrixa gastau jako txiskeruai. Ik. arraitz, erpíllarri, ségarri, txiskero-arri, zorróztarri. errótarri, errótarrixa. (b). izena. Muela de molino.
4. arri, arríxa. (d). izena. Lehengo etxetan egon ohi den harrizko fregadera. Fregadera de piedra de las cocinas antiguas. Goiz guztia ontzi garbitzen jardun dot arrixan. Gaur egun fregadera.
arrikua eiñ. (d). Ontziak garbitu. Gaur ia galdua. Ontzixak garbittu esan ohi da.
arriábar. 1. arriabar, arriabárra. (d). izena. Harrabotsa, zarata handia. Estrépito, escándalo. Azelakotxe arriabarra erabilli daben igeltseruak etxeko paretak botatzen. Klem.
2. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) Pedrisco. Arriabarra dator Elosu aldetik. Sin. arri. 3. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) "Adversidad, ruina. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz.
árri béro, árri berúa. (d). izena. Ohea berotzeko erabiltzen zen errekarri berotua. Arri berua be bai, errekarri biribill orrek. Arri berua obe barrura eruaten zan trapu baten batuta. Don.
arribide, arribidía. (c). ARBIDE. Galtzada. Zapata takoidunak eskuan artuta arribidian gora. Klem.
Sin. galtzára.
arribizi, arribizixa. (d). izena. Roca viva. Arbela onena. Zela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bizixa bada tiroka in biar izaten da ta; baiña eitten gaiztua. Cand.
arríbola, arríbolia. (c). handi eta borobila. Perurenak esku bakarrakin jardun dau arriboliakin./ Arribola bati bueltak emoten zebitzen mutikuak.
arríjasotze, arríjasotzia. (b). izena. Levantamiento de piedra. Gaur arrijasotzia dago Basalgon. Sin. kargá-jásotze.
árrika. 1. árrika. (b). adberbioa. A pedradas. Arrika bialdu gaittue errittik. árrika eiñ. (a). Harriak zerbaiti edo norbaiti bota. Apedrear. Arrika ein gontsen San Juanguei./ Kikarei makiña bat arrika einddakuak ga 2. árrika. (c). adberbioa. Pelotari oratu eta jaurtiz pelotan egitea. Jugar a la pelota agarrándola y lanzándola. I gogorra izango aiz pelotan baiña nik arrika jokatukostat.
Antzina egiten ziren halako apustuak. árrika bota. (b). esapidea. ARRIKA JAURTI. Zerbait indarrez urruti bota. Arrojar lejos un objeto como se hace con las piedras. Nere txapela artu ta arrika jaurti zeban errekara.
3. árrika. (d). adberbioa. Ugari, erruz, gehiegi, botaka. Para dar y regalar. Gaur tomatia arrika zeuan plazan./ Aurten keixia arrika euki dou.
Ik. bótaka.
arrikalári. 1. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Harrika egin zalea. Aficionado a tirar piedras. Bittor arrikalari demasa zuan; etxuan kikaraik sano lagatzen.
2. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Pelotan "atxikia" egiten duena. Arrietak eta Atano XII.ak arrikalari famia zeuken.