Hiztegia
aríatza, aríatzia. (c). izena. (Eibar) Hareatza. "Arenal, playa. Debako ariatzan, itxasora begira etxe txiki bat, zer amets ederra zartzarorako!
arióplano, arióplanua. (c). izena. AREOPLANO. Aeroplano, avión. Adinekoek bakarrik esana. Sin. abióe.
arílddu. (d). du aditza. Harilkatu. Matazak askatu eta hari-pelotak egin. Ovillar, devanar las madejas de lino. Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz.
arilkari, arilkarixa. (d). izena. ARILKAI, AILKAI. Harilkaria. Linu-matazak askatu eta pelotak egiteko tresna. Devanadera, ovilladora. Arilkaixa; au emen sartu ta ipintzen zien; matazia or sartuta; eta onek pelotia eitteko-ero sartuta ipini, amen zela daukan kajia-ero ankan. Juana./ Eta gero devanadera, arilkaixa. Josu. Zurezkoak izaten ziren; lau hanka eta erdian ardatz bat, matazak han jarri eta hari-izpiari tira eginez, bueltaka-bueltaka pelota osatuz joaten zen. Lan aspergarria benetan, matazak sarritan korapilatuta egoten zirelako. Hari-pelotak (harilak) harilkariak berak azpian zeukan kajatxo batean uzten ziren. Zera irakurtzen diogu Barandiarani: «Batzuetan (Anbotoko Dama) ardatzean bere leize aurrean, bestietan labesu egiten, arilketan aari bat arilkaritzat duala.» Eta Alustizari asmakizun hau: «Lau dontzella egun guzian elkarren atzetik, eta elkar ez arrapatzen, zer ote da? Arilkaria.»
arilketa, arilketia. (d). izena. AILKETA. Matazak askatu eta hari-pelotak egitea, hariltzea. Acción de ovillar, devanando las madejas de hilo. “Goruetia olgetia, ailketia neketia”, olako gauzak, eseerak, eseerak olakotxiak. —Ze zan, lan astuna? —Ba izengo zan eztait nik, erosoik baeuan ba ezer..., dana zan neketia, lan guztiak: laixia, lurretia, jesus, makiña bat bizkarka... barrenetik guenea lur-banastia jasotzen, lur banastia artu bizkarrien da... Juana. Beste aldaera batzuek goruetia, zerratia edo laixetia diote trangetia-ren ordez. Edozein lan jolasa zela, alegia, harilketaren ondoan. Lan gogorra, nonbait.
Ik. arílddu.
arill, arilla. (d). izena. Matazan garbitutako hariaz eginiko hari-pelota. Ovillo. Gero arilla eiñ. JJp. Sin. ari-pelota. Ik. arilketa. arillian batu. (d). aditza. Matazako hariaz pelota osatu. Ovillar. Danak arillian batzen zien etxien, ba onenbeste arill, onenbeste arill eruen zakutan, ta eun kanako eun-piezia, fiña klase bat, ta bastotxua bestia. Hil.
Ik. pelotátu.
arínddu. 1. arinddu. (b). da-du aditza. BURUARÍNDDU. Pisua galdu. Aligerar(se). Poltsikuak majo arindduta etorri giñan bakaziñotatik. Ant. astúndu. 2. arinddu. (c). da aditza. Burua arindu. Perder, más o menos, las facultades mentales. Gure amandriak, arintzen asi zanian, majo jote zeban panderua lapiko tapiakin./ Osasun ona bai, baiña puxkat arindduta egon bia dau./ Bein buruarinddu ezkero, erozer gauza. arindduta. (c). adberbioa. BURUARÍNDDUTA. Fuera de su sano juicio.
Aittajuna aspalditxuan buru-arindduta ei dauke.
áriñ, aríña. (a). adjektiboa. Pisu gutxikoa. Ligero, -a. Oillolumia baiño ariñaua da./ Pelota ariñekin obeto jokatzen dot. Zenbait hitz konposatutako bigarren elementua. Ant. ástun. Ik. burúariñ, egiñáriñ, erreariñ, kaskáriñ. oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina.
ontza baiño ariñaua. (d). (Oñati) Oso arina. "De menos peso que la lechuza." (Izag Oñ).
aritxalari, aritxalarixa. (d). (Eibar) "Etxetik alde egindako semea edo alaba.
Seme batek aritxalarixa urten zetsan.
Aritzeta. toponimoa. Bergarako auzounea. Bergara izeneko lekuan zegoen Aritzetako San Migel aipatzen da 1050ean San Juan de la Peñako agiri baten. Bergararen lehen aipamena da.
arka, arkía. (d). izena. Gari-kutxa oso handia. Hankaduna eta apartamentuekin. Arkía, trojía da kutxía. Aundixa zanian, ankaduna, kutxian forman, ola erdittik apartamentuekiñ, ari arkia esate jakon. Don. Leintz aldean kutxa guztiei esaten zaie arka. Ik. gari-kútxa, trója.
arkáitz, arkáitza. (c). izena. Roca, peña. Saturraranen arkaitz izugarrixak dare. Gutxi entzuten da; aitz esanagoa da.
arkakúsu, -o, arkakusúa. (a). izena. Pulga. Sin. ardi (Eib.). arkakusua baiño txikixaua. esapidea. Oso txikia.