arilkari
arilkari, arilkarixa. (d). izena. ARILKAI, AILKAI. Harilkaria. Linu-matazak askatu eta pelotak egiteko tresna. Devanadera, ovilladora. Arilkaixa; au emen sartu ta ipintzen zien; matazia or sartuta; eta onek pelotia eitteko-ero sartuta ipini, amen zela daukan kajia-ero ankan. Juana./ Eta gero devanadera, arilkaixa. Josu. Zurezkoak izaten ziren; lau hanka eta erdian ardatz bat, matazak han jarri eta hari-izpiari tira eginez, bueltaka-bueltaka pelota osatuz joaten zen. Lan aspergarria benetan, matazak sarritan korapilatuta egoten zirelako. Hari-pelotak (harilak) harilkariak berak azpian zeukan kajatxo batean uzten ziren. Zera irakurtzen diogu Barandiarani: «Batzuetan (Anbotoko Dama) ardatzean bere leize aurrean, bestietan labesu egiten, arilketan aari bat arilkaritzat duala.» Eta Alustizari asmakizun hau: «Lau dontzella egun guzian elkarren atzetik, eta elkar ez arrapatzen, zer ote da? Arilkaria.»