Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ápio bédar
áproba
áproba, áprobia. (b). izena. Prueba, intento. Irugarren aproban zabaldu dot atia; zerraillia ondatuta egon bia dau. aprobia eiñ. (b). du aditza. Probar, intentar. Pentsatzen neban aura ni baiño geixao izango zala pelotan, baiña aprobia ein barik ezta jakitten./ Uberatik Elgetara ogei minutu inguru tardatzeittut, sarri aprobia eindda nago ta. Sin. apróbau.
apróbau. (b). du aditza. Intentar, hacer la prueba. Zure bizikletiakin Elgetara igotzia aprobau biot. Jana probau egiten da eta ez aprobau. Dena dela, aspaldi honetan behintzat, bi hitz hauek ia ez dira bereizten. Sin. aprobia eiñ. Ik. usáu.
aprobetxategi, aprobetxategixa. (b). Besteen lanaz edo diruaz aprobetxatzen dena. Idea ona dok, baiña ez esan iñori, aprobetxategi asko jaok eta. Baliteke hitz oso zaharra ez izatea hemen.
aprobétxau. (a). da-du aditza. APRÓTXAU. Aprovechar(se). Nerekin majo aprobetxau zien taillerrian./ Gaztiak zaten bittartian aprobetxau.
aprópos. 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa.   Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki. 2. aprópos. (a). adberbioa. Nahita, berariaz.   Adrede, aposta. Apropos laga neban ogei durokua mai gaiñian, ia baten batek artzen zeban./ Apropos esanda be etxuan gaizkixao esango. Sin. náitta. 3. aprópos. (c). adberbioa. Brometan. Ez zebillen serixo, apropos zebillen.