Hiztegia
ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). adjektiboa. AO ZATAR. Malhablado, -a. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian.
Sin. min zikiñeko. Sin. mín zatarréko. Ant. mín garbíko.
apáinddu. 1. apainddu. (c). da-du aditza. Dotore jarri. Adornar(se), poner(se) elegante. Erromeixara juan aurretik, orduan be eitten giñuzen alegiñak apaintzeko./ Kardia artu ta apaindduizu beixa ferixara eruateko. altáre nausixán modúan apáindduta. (c). esapidea. Dotore jantzita, orraztuta, pintatuta, doazen emakumeengatik esan ohi da, ironiaz edo kritika guraz. Adornada como el altar mayor. Dícese de las mujeres muy preparadas, con sorna. Ezkondua izan arren or ikusikon edozein astegun buruzurittan altare nausixan moduan apaindduta./ Bai neska, ezautukozu, altare nausixan moduan apaindduta ibiltzen dan puxika bat. 2. apainddu. aditza. Botatako egurrari adaxkak kendu.
Arek botatakuen, trixkia esate ako, urrengo apainketia, arek apainddu. Jose. Sin. sóilddu, triskau.
apainduríxa, apaindurixía. (c). izena. Apaingarria, edergarria. Adorno. Gure gazte-denporan etzuan oin beste apaindurixa, baiña orduan be eitten giñuzen alegiñak dotoretzen./ Andra orrek etxon ibiltzen astegunian be apaindurixa faltaik. Sin. apaingárri.
apainketa. 1. apainketa, apainketia. (c). Apaintze jarduna.
2. apainketa, apainketia. (d). Botatako egurren adar ebatea. Operación de despojar de ramas la leña derribada. Ori aiskoriakin botatze zan beintzat; arek botatakuen urrengo apainketia, arek apainddu; trixkia esate ako ari, eta aura einddakuen ebaitze zan egurra. Jose. Sin. triska.
ápaiñ. 1. apáiñ, apáiña. (d). adjektiboa. Txukuna, dotorea. Elegante. Oso gizon apaiña zan. Gutxi erabilia. Adberbio gisa gehiago.
Sin. dotóre, txukun. 2. apaiñ. (c). adberbioa. Txukun, dotore. Elegante.
Jai egunetan, apaiñ-apaiñ jantzi tta mezetara juaten giñan. Sin. dotóre, txukun.
apála, apalía. (b). izena. APAL, APALDA. Balda, estante. Erropak ondo tolostu armaixo-apaletan./ Sukaldeko apalan aaztu jat giltzak./ Apaldak pai, apaldak. Bigarren apaldan dare. Don. Arasa eta apala sinonimo antzera erabiltzen dira gaur. Dena dela, paretan daudenak, platerak, apaingarriak eta horrelakoak uzteko, gehiago dira arasa eta armarioetakoak apala. Ik. bálda, su gaiñeko apalda, arasa.
apáldu. 1. apáldu. (d). da-du aditza. Umildu, mantsotu. Amansar(se). Gaztetan elementu edarra izandakua da baiña aspaldixan majo apalduta dago./ Arrokerixa ugari dabik oiñ, baiña ikusikok, soldauxkan apalduko abe. Sin. mantsótu, otzándu, umílddu. 2. apáldu. (d). da aditza. Pilan dagoen belarra berez bajatu. Berdin garoa, lurra, etab. Abajarse, reducirse por su propio peso la altura de un montón de hierba, por ej.
Pillan dagon bedarra denporiakin apaldu eitten da.
apáluna, apálunia. (d). izena. (Eibar) "Porción o parte rebajada de una cosa. Burpill onek apalunia dau eta salto eraitten detsa burdixari.
apápa. (a). adberbioa. (haur hizkera.) Haur-hizkeran, etxetik kanpora. En el lenguaje infantil, fuera de casa. Hodeitxok apapa joatia nai dau, ta jantzi zuk pe botak./ Ama apapa dago.
apar, aparra. (Antzuola) Nata. Esniak zaukan aparrakin pastela iñ dot. (Lar Antz).
Sin. esnégaiñ. Ik. bits.
apárato, -u, apáratua. 1. apárato, -u, apáratua. (a). izena. Aparato. Etxia aparatoz beteta dauke. Ik. ártzeko apárato. 2. apárato, -u, apáratua. (c). izena. Itxurakeria. Pompa, ostentación. Frontoi koxkor bat inaguratzeko ainbeste aparato biarrik etzeuan./ Arrokerixia ta aparatua ugari, eta ganora gutxi 3. apárato, -u, apáratua. (c). izena. (adierazkorra.) Bicho, elemento. Aparato ederra eindda ago i!
apárejo, apárejuak. (d). izena. Aparejos. Se dice, sobre todo, de los arneses del asno o del caballo.
Astuan aparejuak. Don. APAREJO EDERRA IZAN. esap. Bitxo ederra izan
apárt, apárta. (b). adjektiboa. Ederra, bikaina. Estupendo, -a, hermoso, -a, extraordinario, -a. Everestera joateko aukera aparta izan neban, baiña pasaporteik ez./ Beixa aparta daukau saltaixan./ Aurtengo udia ezta apart-aparta izan. Mugatuan ia beti.
apartámentu, apartámentua. (c). izena. Compartimento. Arkía, trojía da kutxía. Aundixa zanian, ankaduna, kutxian forman, ola erdittik apartamentuekiñ, ari arkia esate jakon. Don.
apártau. 1. apártau. (a). du aditza. Banatu. Apartar, separar. Burrukan zebitzenak apartatzera juan, da kristonak emun zotsen. Sin. sepárau, banatu. 2. apártau. (b). du aditza. Aukeratu. Elegir, escoger. Apartaizu geixen gustatzen jatzun jertsia, neuk erregalatzen dotsut eta. 3. apártau. (b). da aditza. Separarse, divorciarse. Andra-gizonak aspaldi apartauta dare./ Apartatzekotan ei dabitz. Sin. sepárau. 4. apártau. (b). da aditza. Aldendu. Alejarse, separarse. Etzan atsalde guztia aman ondotik apartau./ Goizian apartau giñan da ezkiñuan gaberarte alkar ikusi. Sin. sepárau. 5. apártau. Ik. bíllotxak apártau.