Hiztegia
artuémon. 1. artuemon, artuemóna. (c). izena. Harremana. Relación. Familixa bixen arteko artuemonak baezpadakuak die./ Aintxiñan Uberak artuemon guztia Elgetakin zeukan. Agian singularrean gehiago pluralean baino.
2. artuemon, artuemóna. (d). izena. Harreman sexuala. Relación sexual. Denpora baten konfesatzera joan bia zan, eta “geure artuemonak ondo eitteittugu?” Esate zan ori be. Don.
Ik. eginkizun.
artuzále, artuzália. (d). adjektiboa. (Eibar) "Amigo de dádivas. Artuzália, baiña zailla emoteko orduan.
artxabal, artxabala. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati haundia. Placa.
Ez jok/n merke ipiñi hartxabala, baiña besterik ez jaok/n. (TSE Berb). Ik. artxinga.
artxéra, artxería. (d). izena. ARTXARA. Ardi edo behi asken gainean, alturan, zenbait lekutan egon ohi den sare modukoa, belar ondua-eta edukitzeko.
Etim.: ardi+sare, beharbada.
artxinga, artxingia. izena. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati txikia. China.
Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (TSE Berb). Sin. artxabal.
artxinga zuri, artxinga zurixa. izena. (argot). Kokaina; harria denean eta ez hautsa. Roca. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (TSE Berb).
artz. 1. artz, artza. (b). izena. Oso.
artzan, artzana. "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes). 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz.
3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma. Majamaíz. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don.
Goierri aldean auntza esaten zaio. Sin. artájaiki.
ártzeko apárato, ártzeko apáratua. (d). izena. ÁRTZEKO APÁRATU. Magnetófono, grabadora. Onek e, artzeko aparatu ta guzti dare etorritta; pentsaizu. Hil.
ártzekodun, ártzekoduna. (d). adjektiboa. (Eibar) Hartzekoa duena, dirua zor zaion pertsona. Acreedor, -a. Artzekodunen igesik ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi.
árutz. (a). adberbioa. Hacia allá. Joan arutz.
AR arutzatxúao. (a). Harantzaxeago.
Joan arutzatxuao. Ik. ónutz, órrutz.
arutz-onutz, arutz-onutzak. (c). izena. Joan-etorriak, ibilerak. Batian ganauak kamioian ekarri, bestian eruan, makiña bat arutz-onutz eitten juek beintzat./ Orren arutz-onutzak etxaukak akaburik.
arúzko, aruzkúa. (b). izena. El viaje de ida. Aruzkua ondo ein giñuan baiña onuzkua negargarrixa izan zan./ Aruzkua biar da eta onuzkua domekan.
Ant. onuzkúa. Ik. orrúzko. aruzkúan. (b). En el viaje de ida. Ogixa, aruzkuan artukot Bolintxon.
arzípreste, arzíprestia. (b). izena. ARTXÍPRESTE. Arcipreste. Arziprestiak eta beste iru abadek emun dabe mezia.
asakan ibili. esapidea. (Aramaio) "Sobera ibili, erosotasun handian.
Bai, gulerixie auxe ron, asakan zabitze zueik, asakan." (Orm Aram).
asarre. 1. asarre. (a). adberbioa. Enfadado, a disgusto. Asarre nago zurekin.
"Arpegia kolore barik" dio San Martinek, haserre egoera adierazteko: Euren artian Anakabe, arpegia kolore barik eta amorruaaz dardaraka. (SM Ezten). Ant. aixkíre. 2. asarre, asarría. (b). izena. Haserrea. Enfado, ira. Pasau jatzu lenguneko asarria? 3. asárre eiñ. (a). dio aditza. Errieta egin. Reñir a alguien, reprender. Amak asarre ein ddost.
4. asarre. Ik. azárre.
asarreáldi. 1. asarrealdi, asarrealdíxa. (b). izena. Momento de enfado, de cólera. Ori entzun nebanian asarrealdi bat izan neban baiña laster pasau jatan.
2. asarrealdi, asarrealdíxa. (c). izena. Errietaldia. Reprimenda, bronca. Maistriak asarrealdixa ein zostan deberiak ez eittiaaittik. Sin. brónka, errespenzíño.