Hiztegia
andrázko, andrazkúa. (b). izena. Emakumea. Persona de sexo femenino. Andrazko bat eta iru gizonezko izan zien gure etxetik lapurretan ein zebenak. Sin. andrakúme, emakúme. Ant. gizakúme, gizonézko.
ánega, ánegia. (c). izena. ÁNEA. Esan ÁNEA gehienetan. Edukierako neurria, 55,5 litro duena. Fanega. Ogetabi kilo dia anea erdixak, eta berrogetalau kilo artua. Da garixak berrogetasei ero zazpi. Zortzi pixatzeko gari ona biar, esateben. Gari flakotxa samarrak sei, zazpi... Beran piso netua berrogetazortzi ei zan. Hil./ Anegia da bi aneaerdikokara. Anega bat berrogetalau kilo gaztaiñan, eta berrogetabost garixa, berrogetalau artua. Don. Hau zen gariaren pisu ofiziala, idatzizko zenbait iturriren arabera: Anegak 48 kg., anega-erdiak 24 kg., imiñak edo kuartak 12 kg., imiñerdiak 6 kg., imillen edo imillaunak (imiña larenak) 3 kg., eta imillen erdikoak 1,5 kg. Arto anegak 44 kg. Ik. imíllen, ímiña, imíñerdi.
ánega erdíko, ánega erdikúa. (c). izena. Anega-erdi gari, arto, baba... neurtzeko balio duen ontzia, 27,75 litro hartzen dituena. Media fanega, recipiente ya en desuso que servía para medir granos. Anea erdikuak ogetalau-ogetasei kilo gari inguru artzen zittuan, segun ze gari klase, umedadia, eta abar. Neurriari anega erdi eta ontziari anega erdiko, baina biak zentzu bietan ere bai.
Ik. ánega.
anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez. Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu.
Sin. lanzadera.
anezka-ziri, anezka-zirixa. (d). izena. Anezkaren barruan hariz beteta joaten den zotza. Canilla. Ta orduan, Sin. txintxur. Sin. kánilla.
anezka-etxe, anezka-etxia. (d). izena. Anezkari bere etengabeko joan-etorrian besoek emandako kolpeak hartzeko ehundegiak alde bietan dituen kajoi antzekoak. Cajón. Emen pasatzen zan anezkia alde batetik bestera, ori da, anezka-zirixakin batetik bestera; ezkiña bakoitzian zeukan beretzako toki bat. —Kajoia? —Ori da anezka-etxia, ta beste aldian bestia. Josu.
ángailla. 1. ángailla, ángaillia. (d). izena. Garraiorako antzina erabiltzen zen kamilla. Angarillas, parihuelas. Angailliak kamillia esan nai jok. Angaillia ganajatekotarako be erabiltze zuan alde bittatik elduta, erdixan bittartia zeukana, umedade aundixa zaonian da, bi lagunek artu alde banatatik eta... Idurixon akordatze nok. Klem. Ik. ánda. 2. ángailla, ángaillak. (d). izena. Asto-sillak, astoari, ganajatekotarako eta ezartzen zaion egurrezko tresna bitarteduna, bizkarrean alde banatara asentatzen dena. Angarillas. Aparato de madera que se coloca a los asnos para el acarreo. Angaillak ganajatekuak ekartzeko eta izaten dittuk, asto-banastak berriz tratura joateko ta... Klem. Pluralean. Sin. astó-sílla, txálma. Ik. astó-bánasta.
Angiozar. (a). toponimoa. AINGÉRUZAR. Bergarako auzoa. AING Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak. esaera. Ik. Ubera.
ango. (a). esapidea. Leku hartako. Badakizu ango errixa zein dan? ANGO + izena. (b). esap. Ugaritasuna. Ango zaratie eta ango elementue! (AA ArrasEus, 205. o.). / Ango preguntia eta ango jakin biarra.
anikíllau. (c). du aditza. Anikilatu. Hotzez edo zahardadez kuxkurtu, kokildu.
Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban. Gure amandria an egoten da negu guztia sutonduan anikillauta./ Azkenengo gripe arek ziero anikillau zeban.
anill, anílla. (c). izena. Añil. Liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz.
aníma, animía. (a). izena. Anima. Alma. Pekatuak animia belz-beltz jartze i dabe. Ik. górputz eta aníma. animiak urten. 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz).
2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten.
Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).
aníma gáldu, aníma gálduak. (d). Almas errantes. Anima galduak esan izen dok. “Ze jeuan an?”. Nunbaitten ola illunpian ero zerian, da ba: “Anima galdun batzuk egongoittuk”. Parejan bat igual. Don.
anímau. (a). da-du aditza. ALÍMAU. Animar, animarse. Guazen futbolera Bergara animatzera/ Etzaa animatzen nerekin etortzera./ Gure aittajunak goizero pattar tragotxo bat jote zeban “barrua alimatzeko”.