Hiztegia
Ánimen egun, Ánimen eguna. izen propioa. ÁNIMEN. Azaroaren 2a, Domusantu biharamuna. Eibarren azaroko bigarren astelehenari eta Osintxun hirugarrenari ÁNIMEN, edo GAZTAI
animiak urten. 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz).
2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten.
Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes).
ánimo, ánimua. (a). izena. ÁLIMO. Adorea. Animo. Animo geixegi barik najabik aspaldixan.//Ointxe eztaukau ba alimo aundi-aundirik./ Tira, gizon, alimua beintzat ez galdu /Alimo Jerolimo! Sin. adóre. Ik. áide.
animóso, -a, animosúa, -ía. (d). ALIMOSO, ALIMOTSU. 1. animóso, -a, animosúa, -ía. (b). adjektiboa. Adoretsua, animo eta umore onekoa. Animoso, -a.
Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia. Sin. adoretsu. 2. animoso, -a, animosúa, -ía. (c). adberbioa. Adoretsu. Animoso. Aspaldixan animoso ikusten da Exekiel./ Enabill bape animosa. Sin. adorétsu.