Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
anbo
ándik
ándik. (a). adberbioa. Handik.   De allí.
andíkalde, andíkaldia. (b). izena. Hango aldea. Handiko aldea.   El lado de allí. Zu jarri andikaldian da ni emendikaldian, da jolas eingou. Ant. emendíkalde.
ándra. 1. andra, andría. (a). izena. Emakumea.   Mujer. Lau andra ikusiittut pasiatzen. Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian. esaera. (Aran Gatz). 2. andra, andría. (a). izena. Emaztea.   Esposa. Andria ire preguntez zuan len.
ándragei, ándrageixa. (d). izena. Novia. Nobixa da arrunta. Don.k dio andragei esanagoa dela gizongei baino. Ik. gízongei.
andrá-gizon, andrá-gizonak. (a). izena. Senar-emazteak.   Esposos. Artizko andra-gizonak bakaziñotara i doiaz.
andra-ikuste egun, andra-ikuste eguna. (Leintz) Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Sin. martópill.
andrakóte, andrakotía. (c). izena. (adierazkorra.) Andre handia, tamaina handikoa. Sekulako andrakotia dago Joxepa. Ik. gizakóte.
andrakúme, andrakumía. (c). izena. Emakumea. Olako lekutakua il dda; gizakumia da ero andrakumia da. Hil./ Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Batzuk ebagitzen, da andrakumiak jeneralmente atzetik lotzen. Don. Osintxun eta beste auzo batzuetan oso erabilia adinekoen artean. Ik. andrázko, emakúme.
Andrámai, Andrámaixak. (a). ANDRAMÁIXA AGOSTÚKO. Andra Mari jaiak (abuztuak 15).   Las fiestas de la Virgen de agosto. Andramaixetan Elgetara juaten giñan. Egunari berari, Andramai eguna. Adinekoek ANDRAMÁIXA AGOST Andra mari martikotan sendor gorrixa bizkarrian eta zozokumak orpuan. esaera. Udaberria goiz etortzen denean esan ohi da. (Lar Antz). Ik. amábirjiña. Andramaixa Martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. (c). esaera. Ordurarte uda agertu eta desagertu; gero beti uda. Ik. tati eiñ. andramáixa martíko. (c). El día de la Anunciación de la Virgen. 25 de marzo. Ik. márti.