Hiztegia
aláko. 1. alako, alakúa. (c). izenlaguna. Halako. Tal como, igual, semejante. Eztot sekula ikusi alako plaia ederrik./ Enajuan uste alakua zanik. Alako eta olako, bata zein bestea entzun daiteke. Adinekoek lehena gehiago bigarrena baino. Dena dela alakok urruntasun kutsua duen bezala olakok gertutasunezkoa du. aláko alakóik!. (c). esapidea. OLÁKO OLAKÓIK. Demasa! Ez sinestekoa! Sekula alako alakoik, orraittio. Asi edurra Erregen egunian da etzan geldittu illabete osuan./ Berriz be potzura jausi da mutikua. —Jesus! olako olakoik! tóntua alakúa!. (b). esapidea. Tonto, más que tonto. Despektiboa indartzeko erabilia. Baita: iñuzentia alakua; mozolua alakua; txepela alakua...
2. aláko. (c). izenlaguna. OLÁKO. Tal. Alako lekutan eta alako ordutan alkartzekotan geratu giñan./ Alako laguni esan zotsala. Alako zein olako, biak. Mugagabea eskatzen du. Ik. ulíxa. 3. alako. (c). izenordaina. Fulano. Alakok bizikletia erosi dabela, beste alakok, patiñak, eta guriak pe eskabidia. Olako ere entzun daiteke. Mugagabean.
aláko eta aláko. (c). OLAKO ETA OLAKO. Fulano eta mengano. Esan dau alakok eta olakok ein zebela lapurretan. Sin. ulixa ta bendixa (ia galdua) Sin. ulíxa ta bendíxa. Ik. ulíxa. 4. aláko baten. (b). adberbioa. Berandu, ezorduan. Muy tarde. Por fin Bai, gure alabia bart alako baten etorririk izan bia dau./ Karreristok, ez bela-bela, baiña alako baten pasau zien beintzat. 5. aláko baten. (b). adberbioa. De pronto, de improviso, en esto. Basuan meriendatzen gendela, alako baten, or nun ikusten doun erbixa geure alderutz etortzen.
alamodúzko. 1. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. . Egokia, apropos xamarra. Adecuado Txamarra baten premiñan nago. Donostiara juaten naizenian alamoduzkoik ikusten bot, erosi eingot./ Ointxe alamoduzko mutil bat topatzen bajonat ezkondu ta kitto. 2. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. (despektiboa.) Nola-halakoa, kalitate txarrekoa. Deficiente
Orduko labadorak pe alamoduzkuak zittuan da
alanbradúra, alanbraduría. (c). izena. ALANBRADURIXA, ALANBRERIXA. Alanbrezko hesia. Alambrada, cercado de alambre. Beixak alanbraduria salto eta ospa ein juan. Sin. alanbre-esi. Ik. esi.
álanbre, álanbria. (a). izena. Alambre. álanbria pasáu. (c). Zoruko ohola garbitzeko alanbrezko moltzoa pasatu. Señoria zuan ba, espeziala. Gustatzen jakon, alanbria pasau biar etxe danai. Gure Meltxorak ze alanbre eiñ ete zeban, ipiñi ola eskuan da, olik ol, alanbrian. Eli.
alánbre-eztáka, alánbre-eztakía. (c). izena. ALÁNBRE EZTAKADÚN(A). Hesiak edo itxiturak egiteko erabiltzen den arantzadun alanbrea. Alambre espinoso que se utiliza para hacer cercas. Alanbre eztakia eskuan sartu ezkero, antitetanikia artzia obe. Azen.: álanbre-... ere bai. Sin. txarrantxa.
alánbre-sáre, alánbre-saría. (b). izena. Sare gisa trentzatua dagoen alanbrea, animalia txikirik pasa ez dadin zenbait itxituratan jartzen dena. Red de alambre. Ortu aurrian alanbre-saria ipiñi biakou oilluak sartu eztaittien.
alárgun bédar, alárgun bedárra. (d). izena. . Aconitum napellus (?). Acónito (?). Oso pozoitsua da eta hortik datorkioke izena. Zorriak akabatzeko ere erabili izan da. Uste dugu "acónito" delakoa dela, nahiz eta ezin izan dugun seguru zehaztatu. Zortziehun metrotik gora hazi ohi da landare hau.
ála ta be. (b). juntagailua. ÁLA TA GUZTÍZ BE. Hala eta ere. Aun así, a pesar de todo. Botillerdi pattar eran zeban da ala ta be etzan mozkortu./ Bera zan txikixena, ta ala ta be irabazi ein zeban./ Iruretan bazkaittara ta ala be bera asarre
alatu. aditza. 1. alatu. (d). aditza. (Oñati) Errieta egin. Reprender.
2. alatu. aditza. Insistir. "Alatu xaot ez ekarteko: le he insistido que no lo traiga." (Izag Oñ).
3. alatu. (d). aditza. Hozmindu.
albáilen. (c). adberbioa. Albait lehen, lehenbailehen. Cuanto antes. Esaixok anaiai albailen pasatzeko emendik, paketia daukala ta. Albait-len, t eta guzti ahoskatzen du askok.
albándorratz, albándorratza. (c). izena. Koltxoiak, zakuak eta halakoak josteko jostorratz handia. Aguja de coser colchones, sacos, etc. Albandorratza lana senduakin josteko; ero idobaliakin be bai; artillezko galtzak konpontzeko be bai. Klem.
albarda, albardía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa. Sin. asto-básta.
álbeni, álbenixa. (d). izena. Hari puxketa. Hebra Ekarridazu ari-albeni bat./ Prakamotz narras batzukin zebillen, albenixak darixola. Ik. izpi, litx Ik. izpi, lítx.
álberga, álbergia. (b). izena. ÁBERGA, ÁLBERJA. Uraska, uhaska. Alberca, abrevadero. Albergan garbitzen die porruak eta beste berdurak./ Eruaizu esne marmittak albergara; oso sargori dago ta bestela esniak mudau eingo die. Batzuentzat aska ganaduak ura edatekoa da eta alberga arropak garbitzekoa. Askia ura eratekua, ta albergia erropia astinddu ta zerak eitteko. Don. Uberan aska esaten zaie biei.