aláko

aláko. 1. alako, alakúa. (c). izenlaguna. Halako.   Tal como, igual, semejante. Eztot sekula ikusi alako plaia ederrik./ Enajuan uste alakua zanik. Alako eta olako, bata zein bestea entzun daiteke. Adinekoek lehena gehiago bigarrena baino. Dena dela alakok urruntasun kutsua duen bezala olakok gertutasunezkoa du. aláko alakóik!. (c). esapidea. OLÁKO OLAKÓIK. Demasa! Ez sinestekoa! Sekula alako alakoik, orraittio. Asi edurra Erregen egunian da etzan geldittu illabete osuan./ Berriz be potzura jausi da mutikua. —Jesus! olako olakoik! tóntua alakúa!. (b). esapidea. Tonto, más que tonto. Despektiboa indartzeko erabilia. Baita: iñuzentia alakua; mozolua alakua; txepela alakua... 2. aláko. (c). izenlaguna. OLÁKO. Tal. Alako lekutan eta alako ordutan alkartzekotan geratu giñan./ Alako laguni esan zotsala. Alako zein olako, biak. Mugagabea eskatzen du. Ik. ulíxa. 3. alako. (c). izenordaina. Fulano. Alakok bizikletia erosi dabela, beste alakok, patiñak, eta guriak pe eskabidia. Olako ere entzun daiteke. Mugagabean. aláko eta aláko. (c). OLAKO ETA OLAKO. Fulano eta mengano. Esan dau alakok eta olakok ein zebela lapurretan. Sin. ulixa ta bendixa (ia galdua) Sin. ulíxa ta bendíxa. Ik. ulíxa. 4. aláko baten. (b). adberbioa. Berandu, ezorduan.   Muy tarde. Por fin Bai, gure alabia bart alako baten etorririk izan bia dau./ Karreristok, ez bela-bela, baiña alako baten pasau zien beintzat. 5. aláko baten. (b). adberbioa. De pronto, de improviso, en esto. Basuan meriendatzen gendela, alako baten, or nun ikusten doun erbixa geure alderutz etortzen.