Hiztegia
adábakiñ, adábakiña. (d). izena. ARÁBAKIÑ, ARABAKI. Remiendo, petacho. Belaunian adabakiñ bat ipiñiozu oni./ Lenao arabakindun prakekin beti ibiltzen giñuztan. Don. Sin. ipingi, mániki, petátxu.
ádaki, ádakixa. (c). izena. AAKI, ARAKI, ADARKI. Zuhaitz adarraren egurra. "La rama del grueso de la muñeca para el fuego." (Izag Antz) Arakixe da egur meia, aprobetxatze giñuan egurra al dan meeneraiño arrama danak. Mateo./ Suegurretarako eitten douna aakixa. Piñua danian da aakixa. Paguan be bai aakixa esaten jako meiai. Don.
ádar. 1. adar, adárra. (a). izena. Cuerno.
adár-joka. (b). adberbioa. Tomando el pelo. Orrek beti alkarri adar-joka dabitz. adar-jotéille, adar-joteillía. (b). adjektiboa. Adarra jotzea gustatzen zaiona. Adar joteille amorratua zuan ire aittajuna. adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat. adárra jo. (a). esapidea. Tomar el pelo. Adarra jote jostek bibotia laga dotelako. 2. adar, adárra. (a). izena. Rama de árbol. Piku adarra apurtu eta lurrera jausi zan. Sin. arráma. Ik. mádal.
adárbakar, adárbakarra. (b). adjektiboa. Adar bakarra duena. De un solo cuerno. Esne-beixa primerakua zuan adarbakar aura, uztarrirako gauza ez bazan be.
adárdun. 1. adardun, adardúna. (b). adjektiboa. Cornudo, -a, que tiene cuernos. Adardunak die adarixak. 2. adardun, adardúna. (b). adjektiboa. Que tiene ramas.
adari-mutil. "Preparador de carneros para pelea; aficionado a peleas de carneros. Eugenio Arikitxa be adari-mutilla zuan." (SB Eibetno).
adari-jóku, adari-jokúa. (b). izena. Adarien arteko burruka. Ikuskizun gisa edo apustu gisa antolatu izan dira. Pelea de carneros. Concebida como espectáculo, apuesta, o ambas cosas a la vez. Len, Uberan, adari-jokua urtero izaten zan. Ik. adári tópeka.
adári motz, adári mótza. (c). izena. Adarrik gabeko aharia. Adari motza; adari motza esan ezkero adarbakua dala. Luis. "Motza" esanda ere ulertzen da.
adári tópeka, adári tópekia. (b). izena. Pelea de carneros. Basuan garo ebagitzen niarduala, ordu erdiko adari topekia ikusi najuan. Adari topeka gerta daiteke adari-joku izan gabe. Borroka berezkoa denean, alegia.
adaríttu. (c). du aditza. Cubrir el carnero a la oveja. Agostuan amarrian, olaxe, lagatzeotsat adarixai ardixetara. Orduantxe asten dia arkerak eta segiduan pasatzen dia adarixakin ardixak, adaritzen dia. Enr./ Lau adari daukadaz, da nik eitten dotset e adaritzeko denporan ba bi; lelengo bat bakarrik botatzen dot ardixetara, ezta, baiña gero ardixak mordua dabizela arkera ikusittakuan ba bi. Bi erabiltzeittut, lelengo norberak nai dittuan kapritxuzkuenak, da gero ba, pasau samartutakuan ardixok pa gero danei lagatzeotset. Enr. adaríttuta. (c). adberbioa. Preñada la oveja. Adarittuta dare; “ardi-betia” be ondo dao, baiña sekula eztot entzun. Luis.
adáritxo, adáritxua. (c). izena. ADÁRITO. Urtebetetik birako adari gaztea. Batzuk esaten dotse adaritua. Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Urte bikin bai, balio izeten dau amar ardinddako ero gutxinddako, baiña errebañuan ba eztau balio; aren kontura ezin leike laga errebañua urte baterako billotxetarako. Luis. Batzuek ADÁRITO, adáritua deitzen diotela dio Luisek.
ádarje, ádarjia. (c). izena. Adarkera. Cornamenta. Oso adarje zatarreko irixa da, baiña inddartsua./ Uztarrirako bada ondo begiratu bia jako adarjiai. Sin. adarkera.
ádarka. 1. ádarka, ádarkia. (b). izena. Adarren bidezko borroka. Pelea a cornadas. Egundoko adarkia eiñ dabe zelaixan Morok eta Apalak./ Ganau adarka billurgarrixak ikusitta gare. 2. ádarka. (c). adberbioa. Peleándose a cornadas. Beixak adarka dabitz.
adarkára, adarkaría. (a). izena. Adarkada. Adar kolpea. Cornada. Adarkara ederrak emoteittu gure bei beltzak. adarkaria jaurti. (c). esapidea. Ziria sartu, adarra jo.
Atzo adarkara majuak bota ostan koiñatuak broma abarrian.
adarkári, adarkaríxa. (c). adjektiboa. Adarka sarri egiten duena. Corneador, -a. Esne-bei ona da baiña adarkarixa, demoniua alakua. Sin. topekalari.