Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tontótu. (a). da-du aditza. Tonto bihurtu. Ze, tontotu eiñ aiz, ala?
tontuena erlojerua. (c). esapidea. Tontorik ez dela gelditzen adierazten duen esapidea. Gure auzuan tontuena erlojerua.
topalan. (Leintz, Oñati) Pilan. Umiak be ortxe gustora topalan.
topáu. (a). du aditza. Aurkitu.   Encontrar, topar. Topaittuzu giltzak? Ik. billáu.
tópe. 1. tópe, tópia. (b). izena. Hel daitekeen azken muga, bai gauza materialetan, bai bestelakoetan.   Tope, límite. Errekazuluai segiduaz toperaiño aillegau giñan./ Tope bat jarri jotsat atiai./ Amak ordubatak jarri dost topia etxera joateko. tópe(ta)raiño beteta. 1. tope(ta)raiño beteta. (b). esapidea. Guztiz beteta. Autua topetaraiño beteta ekarri giñuan. 2. tope(ta)raiño beteta. (c). esapidea. Mozkortuta. Inazio topetaraiño beteta zeuan. tópia jo arte. (c). esapidea. Lehertu arte, parrandan, batik bat. Karnabaletan topia jo arte ibilli giñan. tópian ibilli. (a). esapidea. TÓPERA IBILLI. Dena emanda ibili. Motorrian topian ibiltzen da./ Bart topera ibilli giñuztan. tópian egon. (c). esapidea. Oso momentu onean egon, kirolari bat, adibidez. Marino orduantxe zeuan tope-topian. 2. tope eiñ. (c). aditza. Traba bat jo.   Encontrarse con una dificultad que impide el paso. Koxka batekin tope eitten dau eta ezin dda pasau. 3. tope eiñ. (c). aditza. Txoke egin, elkar jo.   Chocar. Bi autok tope ein ddabe San Juango rektan. Sin. txóke eiñ. 4. tope eiñ. (c). aditza. Topo egin. Ik. trínk eiñ.
tópeka. 1. tópeka. (b). adberbioa. Buruakin elkarri kolpeak emanez; ahariez batik bat.   A testarazos. Eztittut aspaldixan ikusi adarixak topeka. 2. tópeka, tópekia. (c). izena. Pelea a testarazos. Laster asiko da politikuen arteko topekia. Irudizkoetan, batik bat. Bestela, abere adardunez, ahariez, gehienetan. Ik. adári tópeka.
topekalari, topekalarixa. (c). adjektiboa. Topeka egiten duen aberea. Sin. adarkári.
topekára, topekaría. izena. Topekada, burukada.   Testarazo.
topiñ. (Antzuola) TUPIÑ (ANTZ.). 1. topiñ, topíña. (c). izena. Beheko suan jarri ohi zen metalezko ontzi ipurdi-zabala.   Marmita de hogar. Topiña. Anka barekua. Babalapikua gertatzeko be bai... astiros gauzia eitteko zan ori. Astirosao eitten dok or gauzia. Don. 2. topiñ, topíña. (c). izena. Bi eskulekudun lurrezko ontzi ipurdi-zabala, txorixoak oliotan gordetzeko eta balio duena. Oni, motz oni, asta biko topiña. Onen formia, ipurdia zabala zebalako biribillian. Don. Ik. lurrézko pítxar.
toriadore, toriadoria. (c). (Eibar) TORIATZAILE, TORERO. Torero. TORERO gehiago gaur egun.
toríau. (b). du aditza. Torear. Ze pentsau jok pa orrek, gu toriatzia, ala?
torníau. (c). du aditza. Tornear, cilindrar. Berandutu ein jat, pieza bat torniau biarra euki dot eta. Sin. biribildu (Eib.).
tórnillo. 1. tórnillo, tórnillua. (a). izena. DRÓNILLO. Tornillo. Garai baten zenbaitek DR Ik. tokámentu. tornilladie emon. (c). esapidea. (Leintz) Lehenago egiten zena: umeei burutik heldu, hatz koskorrekin sakatu eta bueltak eragin. 2. tórnillo, tórnillua. (c). izena. Sarjento txikia; bi pieza edo gehiago elkarren kontra estutzeko erabiltzen den tresna.   Sargento pequeño. Orrek sarjentuak, da bestiak tornilluak. Martin. Sarjentoa baino txikiagoa da, baina funtzio bera daukate. Ik. sárjento.
tórnu, -o. 1. tornu, -o, tornúa. (c). izena. Gauzei forma emateko den lantegietako makina.   Torno; máquina industrial. Tornuan eitten dau lan. Ik. dórnu. 2. tornu, -o, tornúa. (c). izena. Landu beharreko gauzak inmobilizatzeko tresna.   Torno. Tornuan estutu ta limiakin zorroztu dot. Arotzak, errementariak, mekanikoak, etab. erabilia. Sin. tornuzill. 3. tornu, -o, tornúa. izena. Hilarik "garrote vil" delakoaren zentzuan darabil Angiolilloren urkamendiaz aritzerakoan. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. (AA BergEus) 4. tornu, -o. Ik. dornu.