Hiztegia
bijilíxa, bijilixía. (b). izena. Haragia jan behar ez den eguna. Vigilia. Aste Santuko barikuak bijilixa egunak./ Biar bijilixa da ta arraiña erosi.
bijilixa eiñ. aditza. Hacer vigilia.
bikáiñ. 1. bikáiñ, bikáiña. (c). adjektiboa. Oso ona. Excelente, hermosísimo. Txal bikaiña daukau zaltaixan.
2. bikáiñ. (c). adberbioa. Oso ongi. Bikaiñ jokatu dau Zezeagak. Gutxi erabilia.
bíki, bíkixa(k). izena. BIRKI (LEIN.). Gemelo(s), mellizo(s). Mariak bikixak eukittu./ Anai bikixa il jako. Ik. íruki.
bikialdi, bikialdíxa. (c). Bikiak eduki direneko aldia. Bi bikialdi izan zittuan bata bestian atzian.
bikóte, bikotía. (c). izena. Biko taldea. Grupo de dos. Zazpi urteko neskatillia ta zortziko mutikua, bikote politta./ Bi ondo beltz aundi ekarrittu. Azelakotxe bikotia.
Bikote, irukote edo irukonde, laukote, etab. Ez da senar-emazte edo pareja esateko erabili ohi. Ik. irukóte.
bíkoti, bíkotixa. (d). izena. Bikoitza. Doble. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajauna ori arrio bikua ei zan. Ben./ Iru susa topau najittuan, edarrak, bat bikotixa gaiñera.
Hitz ia galdua. Ik. bíkotx.
bíkotx, bíkotxa. (c). BIKOITZ. Bi atal edo parte berdin dituena. Doble, compuesto de dos partes. Arrautza au gorringo-bikotxa da./ Batzuk potro bakarrak izateittuk eta beste batzuk potro bikotxak./ Basarri batzuk bizitza bakarrekuak die ta beste batzuk bikotxak (edo bi bizitzakuak)./ Aurten amar bikotx eta iru irukotx jaio zittuan (bildotsak).
Bergaran BIKOITZ ere entzun daiteke, Leintz aldera BIKOTX. Ik. bíkoti, irúkotx.
bili, bilixa. izena. (Eibar) Etxeko ahatea.
Ik. páitta. bili-bili. 1. bili-bili, bili-bilixa. (Eibar) "Haur-hizkeran, ahatea. Ikusizu, bili-bili mamatan. 2. bili-bili. "Llamada para atraer patos y ánades." (SB Eibetno).
billa. (a). posposizioa. En busca (de), a la busca (de). Perretxiku billa nabill./ Zure billa nator.
billa joan. (b). aditza. BILLA ETORRI, JARDUN, IBILLI, BILLAKA. BILLA JOAN, ETORRI, JARDUN, IBILLI. BÍLLAKA. (b). Buscando
Atsalde guztia billaka ta billaka jardun giñuan, baiña alperrik. Ik. billáu.
billáu. (a). du aditza. Bilatu. Buscar?, encontrar. Antiajuak bilau ezindda nabill./ Perretxiku pillia billau neban.
Erdaraz "buscar" eta "encontrar" bereizten badira ere, Bergaran, gaur behintzat, "buscar" billa ibilli esan ohi da, batik bat, eta "encontrar" billau edo topau. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don./ Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem. Ik. topáu.
billósik. (c). adberbioa. BILLÓTXIK, BILLOTZIK, PILLOSIK (LEIN.). Biluzik. Desnudo, en cueros. Billotxik ibiltze ei da etxian.
Ubera eta Angiozar aldean batik bat. Sin. narrugorríxan, narrútsik.
billóstu. (d). da-du aditza. PILLOSTU (LEIN.). Narrugorrian jarri. Desnudar(se). Billostu ta errekan baiñau giñan. Sin. narrugorrixan jarri. Ik. billósik.
bíllotx, billótxa. (a). izena. BILDOTX. Bildotsa, arkumea. Cordero. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx. Ardixan kulpak bildotsak pagau. esaera. (Antzuola) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz).
bíllotxak apártau. (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi.
Billotxak apartau ein bia dabe. Don.
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis. Emea denean arkazte edo urtebillotx. Ik. adáritxo.
billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil. Sin. rebéndera.
billotx égur, billots egúrra. (d). izena. . evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. Evónimo, bonetero. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako.