Udaleko Euskara Zerbitzuaren behin behineko proposamena. Kasu batzuetan, nahiko arrazoitua, beste batzuetan oraindik zalantza eta azterkizun dezenterekin.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X548409 Y4777895 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Osintxu |
---|
Elem. geografikoa | SAKONA |
---|
Oharrak |
Gure datu-basean ez da idatziz jaso ZULO, ÇULO osagaia duen antzeko toponimorik.
////KATASTROA: 16/85 eta 16/92 partzelak Askargortagañekoak: idatziz MACURSULO, MARCURSOLO; ahoz MAKURZULO.
Ez du ematen oso sail handia denik.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X550864 Y4779011 [8] |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Osintxu |
---|
Elem. geografikoa | LUR ALDAPATSUA (montazgo) |
---|
Oharrak |
Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.
Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du. Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.
Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen.
Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.
XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."
|
Eta zuk, zer diozu? |
Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?
|
| Erantzun hemen |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X548863 Y4778090 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Osintxu |
---|
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
---|
Etimologia |
Ez ote dator SENIDEARIZTI edo SENDIARIZTI edo horrelako zerbaitetik? 1592koa SENIDARIZTI izan ote liteke?
|
---|
Oharrak |
Ala Sendarizti? Katastroan hiru partzela txiki (hektarea erdikoak) datoz: ZENESTI (a) Senda-arizti (i). Askargortaazpiko, Askargortagañeko eta Galarrolatzazarreko basoak dira.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544855 Y4778177 [] |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
---|
Oharrak |
Aztertu: Hau jo liteke toponimotzat??? Ematen du jabetza adieraziko duela. Amillagabarrena izeneko etxe bat ageri da datu-basean, gaur zein den zehaztu barik. Inguru horretan ez dago Amillagarekin lotutako izenik.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan