Txikiparteak

KoordenatuakX550864 Y4779011 Mapan ikusi [8]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.

Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du.  Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.

Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. 

Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.

XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."

Eta zuk, zer diozu?

Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?

Erantzun hemen

GFAko B5Mko erreferentziak: izenak, helbideak...

IDIzenaObj.Geo.UdalerriKaleAtaribisKokapena
8mapa

Lekukotasunak

LoturaIturriaUrteaToponimoaAuzoaElementu GeografikoaTranskr.Berriemalea
ikusiOsoaA1991TXIKI PARTIAOsintxuLUR ALDAPATSUA (montazgo)tipHilari Gantxegi
ikusiOsoaA1991TXIKI PARTIAOsintxuLUR ALDAPATSUA (montazgo)tipJose M. Jauregi, Benita Epelde
ikusiOsoaI1925TXIKIPARTIAOsintxuIRADIA=GAROSAILA