Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Olariagaerdikoa

KoordenatuakX545901 Y4776209 Mapan ikusi [D_49440]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Olariagaerdikoan bizi naiz, Olariagaerdiko lagunak ditut, Gure ama Olariagaerdikoa da, Olariagaerdikotik etorri naiz, Olariagaerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Olariagaerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Olariagaerdikokua da, *Olariagaerdikoatik etorri naiz, *Olariagaerdikoara noa
Oharrak

Mapan "Olariagak"  jaso genuen, guztientzat orokorrean, toki gutxi zegoelako.

Naparrena

KoordenatuakX545099 Y4776008 Mapan ikusi [D_49361]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaTXALETA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Naparrena, Naparrenak, Naparrenari, Naparrenean, Naparreneko, Naparrenetik, Naparrenera
Oharrak

Gipuzkoa.net-en ere NAPARRENA.

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Untzabaso

KoordenatuakX543415 Y4774833 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Sail handi samarra; katastroan 6-7 partzela hartzen ditu. Ahoz beti Untzabaso jaso da eta idatziz Unzabaso/Unsabaso, beti Urekin.

Gure datu-baseko lekukotasunak ondo jasota daude; ez dago datu-basean, ezta oharretan ere, beste lekukotzarik.

Galarragaerdikoa

KoordenatuakX541767.6 Y4774717 Mapan ikusi [D_50125]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Galarragaerdikoan bizi naiz, Galarragaerdiko lagunak ditut, Gure ama Galarragaerdikoa da, Galarragaerdikotik etorri naiz, Galarragaerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Galarragaerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Galarragaerdikokua da, *Galarragaerdikoatik etorri naiz, *Galarragaerdikoara noa

Etxealai

KoordenatuakX547424 Y4775895 Mapan ikusi [D_49537]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTXALETA

Larregi

KoordenatuakX546681 Y4776888 Mapan ikusi [G_22181]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Larrei, GFAn Larregi.

Arregitorrea

KoordenatuakX544399 Y4774357 Mapan ikusi [D_50084]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Arregitorrea, Arregitorreak, Arregitorreari, Arregitorrean, Arregitorreko, Arregitorretik, Arregitorrera

Kanpoko loturak· Bergarako baserriak. Patxi Larrañaga

Paulona

KoordenatuakX542459 Y4774124 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakPauloena ala Paulona? Badira antzekoak Angiozarren: BERRAONDOENA, ALDEKOENA... Egungo dokumentazio ofizialean (GFAn, erroldan?) Aldekoena eta Berraondoena dokumentatu dira. Pauloena ez da dokumentatzen. Idatziz lekukotza zaharrenak Aldecoa eta Berraondo dira eta berriagoak Berraondoena eta Aldecoena. Ahoz berriz NA egiten da beti. Arrasaten ere badira halako toponimoak. Arrasateko Toponimiatik hartua: "Etxe-izenen bukaeran -ena hartu dugu aintzat. Hortaz, -ona-z bukatzen direnak oena bilakatu ditugu: Alejona > ALEJOENA, (...) Izan ere, dokumentazioak sarri aldaera horixe (-oena) erakusten digu, 1773ko adibideok kasu: Mardoena, Geronimo-ena, Lazaro-ena, Perico-ena." Arrasaten, Bergaran ez bezala, oraindik ere bizirik dago ahoz ENA egitea: Marduena, Lazauena? 2002an baserriak arautzean ONA amaierak aukeratu ziren eta horiek mantentzea erabaki da Euskaltzaindiaren proposamenez.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Paulona, Paulonak, Paulonari, Paulonean, Pauloneko, Paulonetik, Paulonera
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Bekobasoa

KoordenatuakX548392 Y4775584 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Bekobasoa, Bekobasoak, Bekobasoari, Bekobasoan, Bekobasoko, Bekobasotik, Bekobasora
Oharrak

Ala Bekobasoa?

Katastroan idatziz Beco-basua dator bi partzelatan. Ahoz, batean, Kaboteixa (Leandro Narbaizaren seme Iñakiren ahotik) eta bestean ABRAIN ALDEA - BEHEKO BASUA, jabe berri baten ahotik. Guztira 3 hektarea inguru.

Errekalde

KoordenatuakX547162 Y4776722 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Katastroan jasota dator izen hori Lesarriaurtengo eta Lesarrigoiko parean. Ez du ematen pisu handikoa izango denik. Bertatik doan errekatxoari egingo dio seguruena erreferentzia. Errekatxo horren izenik ez dugu jasota. Gainontzean, gure datu basean ez da Errekalde-rik dokumentatzen.